Asset Publisher
Back informazioa ostalaritza establezimenduentzat
INFORMAZIOA OSTALARITZA ESTABLEZIMENDUENTZAT


2021/02/01
Janaria etxera eramateko zerbitzua edo establezimenduan jasotzeko zerbitzua ematen duten jatetxe edota tabernen zerrenda eguneratze lanetan ari gara.
Zerrenda hau, hainbat tokitan argitaratu eta ikusgai izango da, besteak beste:
-Zarauzko Udaleko eta Turismo bulegoko web orritan
-Autobus geltokietako paneletan eta Udalean (HAZ) QR bidez
-Udaleko eta Turismo bulegoko sare sozialetan
-UKUE-n bitartez
Hori dela eta, eskertuko genizuke zerbitzu hauek ematen dituzun edo ez lehenbailehen jakinaraziko bazenigu.
Hala ere, nahiz eta une honetan zerbitzu hau ez eman, aurrerago zerbitzua ematen hasiko bazina, guri adieraztea lagungarria izango litzaiguke zerrenda beti ahalik eta eguneratuen izateko.
DATU HAUEN EGUNERAKETA EGITEKO, ZARAUZKO TURISMO BULEGOAREKIN KONTAKTUAN JARRI:
-943830990
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010