Asset Publisher

Indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak

Twitter

INDARKERIA MATXISTARI BURUZKO V. JARDUNALDIAK

2020/10/29

Indarkeria matxistaren kontrako Nazioarteko eguna azaroaren 25ean izango da, hori dela eta, Zarauzko Udalak  Indarkeria Matxistaren V jardunaldiak antolatuko ditu. Hauek aurkezteko, Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotzia eta Edurne Urbieta, Zarauzko Udaleko Parekidetasun teknikaria egon dira.

Aurtengo edizioa COVID-19ak sortutako pandemiarengatik baldintzatua, online izango da. 

Vazquezen hitzetan: "Aurtengo edizioan indarkeria matxista detektatzeko konplesutasunean sakondu nahi dugu. Gure asmoa ondoan daukagun emakumea indarkeria sufritzen ari dela somatzeko pautak ematea da. Arreta berezia jarri nahi dugu nerabe eta gazteengan".

Jardunaldi hauek gizarte osoari zuzenduta daude, gure egunerokotasunean ezagutzen ditugun emakumeen artean, batzuk indarkeria matxistaren biktimak izan daitezke eta nahiz eta profesioalak ez izan, alerta piztu daiteke gure laguntza eskeintzeko. 

Jardunaldiak erantsitako kartelean ikusi daitezke.

Izen ematea: emakumeen-etxea@zarautz.eus eta 943005117 zenbakian

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010