Asset Publisher

Back Indarkeria Matxista jardunaldia

Twitter

MÓNICA RAMOS, PEPA BOJÓ ETA ANNA FREIXAS ARITUKO DIRA AURTEN ADINEKO EMAKUMEEK JASATEN DUTEN INDARKERIAZ ZARAUZKO INDARKERIA MATXISTAREN INGURUKO JARDUNALDIETAN

2023/11/17

Hurrengo larunbatean, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da eta Parekidetasun departamentuak egun honen baitan antolaturiko ekitaldiak aurkeztu ditu.

“Indarkeria matxista gure gizartearen arazo estrukturala da zoritxarrez. Gainera, ikusten duguna arazoaren zati txiki bat besterik ez da. Gogorrena da hilketa, baina horren atzean emakume askok, egunero sufrimendu handia jasaten dute: kolpeak, jipoiak, mehatxuak, isolamendua, mesprezuak, beldurra, txikiak eta baliorik gabekoa izango balira bezala sentiarazteko irainak... Indarkeria fisiko eta psikologikoa dira gehien ezagutzen ditugunak, baina ez dira emakumeen kontratako indarkeria mota bakarrak, ekonomikoa, bikarioa edo sinbolikoa ere badira”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak 

Ezin gara sexu indarkeriaz ahaztu. Indarkeria mota honek hitzezko erasoak, ukituak eta bortxaketak jasotzen ditu. Bikotearen barruan ere gertatzen da. Gizonen aldetik adin guztietako emakumeok eta neskek sufritzen dugun indarkeria matxista honek amaitu behar du”.

Vazquezek azaldu duen moduan, “indarkeria hori, gehienetan isilean sufritzen dugu emakumeok, bereziki, adineko emakumeen kasuan. Sufrimendu isila, eta askotan, bizitza osoan zehar jasandakoa. Adin honetako emakumeek bikotearengandik edo bikote ohiarengandik jasaten edo jasan izan duten indarkeria matxista oso gutxi aztertu izan da, beraz, arazo sozial horrek oraindik ere oso ezkutatuta eta isilduta jarraitzen du kolektibo honetan”.

Horren inguruan hausnartzeko Zarauzko Udalak Indarkeria Matxistaren Aurkako jardunaldiaren VIII. edizioa antolatu du izenburu honekin: “Indarkeria matxista hirugarren adinean, Irtenbiderik ba al dago?”.

Jardunaldi honetan luxuzko adituak izango dira gaiaren inguruan hitz egiteko:

•    Mónica Ramos Toro – “Adineko emakumeen aurkako genero-indarkeria: isildutako errealitate bat”.
•    Pepa Bojó Ballester – “Adineko emakumeak eta indarkeria matxista: esku hartzeko gakoak eta emakumeen* etxeen zeregina”.
•    Anna Freixas Farré – “Gizarte edadista batean zahartzea ez da erraza, baina ezinezkoa ere ez”.

Jardunaldia ixteko, Beatriz Egizabalen eskutik Klown klonklusioak ikuskizuna izango da.

Azaroaren 23ko ardunaldia Modelo Aretoan izango da eta sarrera doakoa izango da. Izena emateko 943 00 51 17 telefonora deitu, berdintasuna@zarautz.eus helbidera mezu elektronikoa bidali edo Emakumeen* etxeko webguneko inprimakia bete beharko da.

Bestalde, ostiralean, azaroaren 24an, Zarauzko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako, DBHko, Batxilergoko eta Formakuntza Zikloetako ikasleak (729 ikasle guztira) Hezkidetza Foroak antolaturiko elkarretaratzea egingo dute Lege Zaharren enparantzan. Hemen bezala, Orion, Getarian eta Zumaian ere gauzatuko dira elkarretaratze hauek.

Horrez gain, 23an bertan, arratsaldean, kale antzerkia ikusteko aukera izango dugu. 18:00etatik 20:00etara, Esti Curiel eta Lorena Arangoa aktoreak “Amonak ihesian” ikuskizunarekin, Alde Zaharreko kaleetan inprobisatzen jardungo dira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010