Asset Publisher

Back Inauteriak 2023 aurkezpena

Twitter

KOLOREZ ETA FESTAZ BETEKO DA ZARAUTZ INAUTERIETAN

2023/02/10

Datorren astean Inauteriak ospatuko dira Euskal Herriko txoko guztietan eta Zarautzen ere festa giroa izango dugu kaleetan zehar. Horretarako, herriko hainbat eragilek lanean jardun dute ahalik eta egitarau gustagarri eta oparoena osatzeko.

“Ostiral arratsaldetik hasi eta asteburu guztian zehar hamaika aukera izango ditugu dantzaz, musikaz eta festaz gozatzeko”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Eskerrak eman nahi dizkiet egitarau hau osatzen lagundu duten guztiei eta, zarauztarrei, ekitaldi hauetara gerturatzeko gonbita luzatu nahi dizuet, ondo pasatzeko aukera bikaina izango baita asteburu osoan zehar”.

Ostiral arratsaldean piztuko da festa Galtxagorrien jaitsierarekin. Bertan, Musika Eskolatik hasita, Jalgi dantza taldeak, Zarautz TRIKek, Goizeko Ihintza txistulari taldeak eta Zarakatun batukadak musikaz beteko dituzte Zarauzko kaleak.

Larunbatean, 12:00etan, Koxme baleak Inauteriei hasiera emango dien txupinazoa botako du Modelo Aretoko balkoitik eta, jarraian, Jainekin txaranga kalez kale joango da zarauztarrak alaitzen.

Festari erritmoa galdu gabe, arratsaldean Inauterietako konpartsaren txanda iritsiko da. Alde Zaharreko kaletan zehar aurtengo kanta eta koreografiak erakutsiko dituzte 17:30etik 19:30era. Ordu berean, Zinema pilotalekuan, Inauterietako jaia ospatuko da nerabeentzat, mozorro lehiaketa, merienda eta dantzaldiarekin.

19:00etan Kuadrilen Mozorro Lehiaketa izango da Musika Plazan. Bertan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da Turismo Bulegoan edo, egun berean, Euskalduna tabernan. ZUREKIN Zarauzko Ostalarien Elkarteak emango ditu lehiaketako sariak:

•    Lehen saria – 250 euroko bonoa Zurekin elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatzeko.
•    Bigarren saria - 150 euroko bonoa Zurekin elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatzeko.
•    Hirugarren saria - 100 euroko bonoa Zurekin elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatzeko.

Gaualdean Gaztelekuan DJ Laz-en disko festa izango degu eta Musika Plazan Bide Batez taldearen dantzaldia.

Jada igandean, erraldoi eta buruhandiak herriko kaleetatik ibiliko dira Ustekabe txarangaz lagunduta. Arratsaldeko 17:00etan Gora Bihotzak haurrentzako ikuskizuna izango da Musika Plazan (Gaztelekuan eguraldi txarra bada) eta, amaitzeko, Lege Zaharren enparantzan, Dantzatzeko Prest disko festarekin amaiera emango zaio mozorroz, alaitasunez eta festaz beteriko asteburu honi.

Egitaraua eskuragarri dago web orrian eta fisikoki ere eskuratu ahal izango da herriko hainbat udal eraikinetan, tabernetan...

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010