Asset Publisher

Indarkeria matxista

Indarkeria matxista

Kontaktua

  • SOS Deiak: 112
  • Gizarte Zerbitzuak: 943 00 51 11
  • Gizarte Larrialdien Koordinazioko Foru Zerbitzua: 943 22 44 11
  • Ertzaintza: 943 53 89 00
  • Udaltzaingoa: 943 00 51 15
  • Anbulatorioa: 943 00 79 99

Informazioa

ARRETA ZERBITZUA

Arlo honen helburua indarkeria edo sexu erasoak jasan dituzten edo jasaten ari diren pertsonei laguntza integrala ematea da.

Gizarte zerbitzuetan:
  • Arreta eta laguntza ematen da
  • Egoeraren balorazioa egiten da
  • Lesiorik baldin badago osasun etxera laguntzen da
  • Segurtasuna arriskuan baldin badago, poliziaren laguntza eskatzen da
  • Eskubide eta gizarte baliabideen inguruan argibideak ematen dira
  • Gizarte baliabideak kudeatzen dira (laguntza psikologikoa, juridikoa, ekonomikoa, ostatua)
  • Behar izanez gero, zerbitzu espezializatuetara bideratzen da:
    • Biktimen arretarako bulegoa
    • Laguntza juridikoa
    • Emakume - elkarteak
  • Egoeraren jarraipena egiten da.

 

LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA

Tratu txarrak jasan dituzten pertsonei laguntza psikologikoa eskaintzeko aukera dago. Saioak, arlo honetan prestakuntza berezia duten psikologoekin bideratzen dira. Lehenik, egoera aztertzeko eta baloratzeko hiru saio egiten dira, horren ondoren programa osatzen duten 18 saio egiten dira.

 

LEGE AHOLKULARITZA

Eskaera Udal Gizarte Zerbitzuetan egiten da. Aholkularitza familia zuzenbidean adituak diren abokatuetara bideratzen da.

 

BABESTEKO AGINDUA

Babesteko aginduaren funtsezko helburua biktima eta familia babestea da, prozesu judizial azkar eta erraz baten bidez biktima babesteko behar diren neurri zibil eta penalak ezartzen dira.

Horrela, ebazpen judizial berean, erasotzailea biktimarengana ez hurbiltzeko neurriak ezartzeaz gain, behin-behineko neurri zibilak ezartzen dira, biktima eta bere familiari segurtasuna, egonkortasuna eta segurtasun juridikoa emateko.

Era berean, epailearen aginduak, administrazioek (estatukoak, autonomikoak eta tokikoak) dituzten gizarte baliabide eta laguntzak martxan jarriko ditu. Babesteko agindua ondoko lekuetan eska daiteke: zuzenean Epaitegian edo Fiskaltzan, edozein polizia-etxetan, biktimari laguntzeko bulegoetan edo gizarte zerbitzuetan. Eskaera dagokion epaileari igorri beharko zaio berehala.

 

LARRIALDIETARAKO HARRERA ZERBITZUA

Foru Aldundiak, Udalek eta hiritarrak babesteko zerbitzuek Larrialdietarako Harrera Zerbitzua martxan dute; tratu txarrak jasten dituzten pertsonei larrialdi egoera batean presazko ostatua eskaintzeko.

 

HARRERARAKO ETXEBIZITZAK

Zarauzko Udalak indarkeria matxisten biktimei ostatu zerbitzua eskaintzen die horretarako prestatuta dauden bi etxebizitzetan. Segurtasun beharrak horrela aholkatzen badu, herritik kanpo dauden harrera etxebizitzetan eskaintzen da zerbitzua.

 

TALDE TERAPIA

Emakumeei laguntzeko eskaintzen den udal zerbitzu bat da. Banaketa gatazkatsuak, tratu txarra... eta antzeko egoeretan egon daitezkeen emakumeei zuzendua dago. Taldean kezka eta bizipen desberdinak lantzen dituzte.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010