Asset Publisher
Back Ikasurolakosta zerbitzua
“IKASUROLAKOSTA”: Oraindik zer ikasia baduzulako


2021/01/22
Pasa den ikasturtean bezala, 2020-2021ean ere, Ikaslan Gipuzkoak, Ikaskuntza Bitartekaritza kontsulta Zerbitzua martxan jarri du Urola Kostako eskualdean.
Oraingo honetan ere, Urola Kostako Udal Elkarteko lanerako orientazio zerbitzuarekin elkarlanean, Zarauzko Udalaren laguntzarekin eta CIFP Monte Albertia LHII erreferentziazko ikastetxea izanda, zerbitzua Zarautzen bertan eskaintzeko aukera izan dugu.
Azaroa erdialdera hasi ginen lanean eta dagoeneko hainbat pertsona bertaratu dira formakuntzaren inguruko informazio eske. Horrez gain, 2021eko urtarriletik aurrera lanerako prestakuntzarako ikastaro ugari eskainiko dira Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeetan eta horien inguruko informazioa eskura izatea guztiz onuragarria izango da eskualdeko herritar ororentzat.
Bitartekaritza zerbitzua guztiz publiko eta doakoa izanik, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatu zein bultatzea du helburu. Etengabeko ikaskuntza horren baitan burutzen den prestakuntza-ekintza orok, pertsona gisa garatzen laguntzen digu eta lanerako gaitasunak hobetzen. Horrexegatik, gure zerbitzutik prestakuntza-mota guztien inguruko informazioa eskaintzen dugu:
- Prestakuntza Formala/Egiaztagarria: Hezkuntza-titulu bat lortzeko egiten diren ikasketak (DBH, Lanbide Heziketa, Unibertsitateko ikasketak, arte-ikasketak, Hizkuntza Eskola Ofiziala edo Lanbide Egiaztagiri bat).
-Prestakuntza Ez-Formala edo Ez-Egiaztagarria: Lan-munduan sartzeko edo lanpostura hobeto egokitzeko baliagarriak diren ikasketak, Egiaztagirien Katalogoan ez daudenak.
-Etengabeko ikaskuntza: Era askotako prestakuntza, norbere ongizatea lortzeko egiten dena (kirola, eskulanak, terapiak, informazio-jarduerak....)
Beraz, Ikaskuntza Bitartekaritzatik, aurretik aipatutako prestakuntza-alorren inguruko orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskainiko dugu, aurrez-aurre, on-line, telefonoz edo posta elektroniko bidez. Gainera, eskualdean eskainiko den formakuntza-ikastaro oro argitaratuko dugu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Hiru.eus eta ikaslangipuzkoa.eus webgunetan.
Ikaskuntza Bitartekaritza zerbitzua Zigordia 34 kalean aurkitzen da, hain zuzen ere Zarauzko Gazte Informazio Bulegoan.
Zerbitzua jasotzeko aurretiko hitzordua hartu beharko da ondorengo telefono zenbakira deituta edo helbide elektronikora idatzita: 645 28 43 00 / ikasurolakosta@ikaslangipuzkoa.eus
ORDUTEGIA:
Astelehenetik-asteazkenera 9:00-14:00 / 15:00-17:00
Osteguna 9:00-17:00 (salbuespeneko egoerarik egon ezean, ez da zuzeneko arreta zerbitzurik emango)
Ostirala 9:30-14:30
Urola Kostako herritar guztiak animatzen ditugu COVID19ak eragindako ezohiko egoera honetan ere, etengabeko ikaskuntza eta formazioaren inguruko informazioa zein aholkularitza jasotzera, kontsulta bidez.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010