Asset Publisher
Back ikasurolakosta
IKASUROLAKOSTA BITARTEKARITZA ZERBITZUA, MARTXAN
2020/02/13
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari esker, Ikaslan Gipuzkoak martxan jarri du Urola Kostan Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzua. 2019an eskualdean Bitartekaritza zerbitzurik egon ez bada ere, aurten zerbitzu eraberritua eskainiko da eskualdean: Zarauzko Gazte Informazio Bulegoan kokatuko da “IKASUROLAKOSTA” izeneko formazio eta orientazio bitartekaritza zerbitzua.
Udal Elkarteko Garapen Agentziatik bideratzen den prestakuntza eta enplegu zerbitzu-lerroaren zerbitzu osagarri gisa planteatu da ekimena. Izan ere, Udal Elkartetik lan bila edo lana hobetu nahian dabilenari laguntza pertsonalizatua, eta hainbat prestakuntza programa eskaintzen badira ere, etengabeko prestakuntzara bideratutako zerbitzu trinkorik ez da.
Berriz ere martxan den prestakuntza arloko bitartekaritza zerbitzuaren helburu nagusia da bizialdi osoko prestakuntza eta ikaskuntza Urola Kostako herritar guztiengana hurbiltzea. Edozein kasutan, eta eskualdeko herritar guztiei bideratutako zerbitzua bada ere, gizarte-egoera ahulean eta prestakuntza-zirkuituetatik urrun dauden pertsonengan arreta berezia jarrita egingo da lan.
Lourdes Salsalmendi Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariaren ustez, zerbitzu berria “herritarrentzat onuragarria” izango da: “hemendik aurrera, herritarrek enpleguaren eta prestakuntzaren alorrean izan ditzaketen beharrak asetzeko moduan izango gara eskualdean”. Salsamendik azpimarratu nahi izan du enplegua eta prestakuntza, biak ala biak direla “eskualdearen garapen sozio-ekonomikorako funtsezko alderdiak” eta ezinbestekotzat jo ditu Udal Elkartearen prestakuntza eta enplegu-zerbitzuen, eta Ikaslan Gipuzkoaren ikaskuntza-bitartekaritza zerbitzu berriaren arteko “elkarlana eta koordinazioa”.
Irune Urbieta Zarauzko Udaleko Euskara, Kultura eta Euskara zinegotziak ere zerbitzu berriaren garrantzia azpimarratu du. Herritarrei eskainiko zaien bizialdi osoko prestakuntza “herritarren interes eta beharrak kontuan hartuta” eskainiko dela adierazi du eta bi ikasturtetako hutsunearen ondoren zerbitzua berriz ere martxan jarri izanagatik “oso pozik” agertu da.
Herritarrengandik gertu
Gipuzkoako gainerako eskualdeekin alderatuta, Urola Kostako zerbitzuaren bereizgarririk nabarmenena kokapena izango da. “Gainontzeko eskualdeetan bitartekariak Ikaslan Gipuzkoako Ikastetxeetan egon ohi diren bitartean, Urola Kostako zerbitzua Zarauzko Gazte Informazio Bulegoan, herritarrengandik gertu, kokatuko da” azaldu du Nora Amorena, Monte Albertiako Zuzendari eta Ikaslan Gipuzkoako lehendakariordeak.
Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzuaren funtzio nagusienak hauexek izango dira:
- Norberaren interes zein beharrizanak kontuan hartuz, ikaskuntzaren eta formakuntzaren inguruko informazioa eta orientabidea ematea.
- Kualifikazioen profesionaltasun ziurtagirien akreditazioa, eta Lanbide Heziketa sistemaren informazioa eta orientazioa.
- Eskualdeko elkarte edota erakunde publiko zein pribatuek eskaintzen dituzten ikastaroen berri ematea.
Irene Dolara bitartekaria Zarauzko Gazte Bulegoan izango da, astelehenetik ostiralera bitartean, ordutegi honetan:
- Astelehenetan eta asteazkenetan: 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara
- Asteartetan eta ostegunetan: 08:30etik 15:30era
- Ostiraletan, 09:30etik 14:30era
Ahalik eta zerbitzurik egokiena eskaintzeko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
- Zuzenean, aurrez-aurre: Zarauzko Gazte Informazio Bulegoan (Zigordia kalea, 34)
- 645 284 300
- ikasurolakosta@ikaslangipuzkoa.eus
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010