Asset Publisher

Back II Boluntariotzaren azoka

Twitter

MAIATZAREN 7AN OSPATUKO DA ZARAUZKO II. BOLUNTARIOTZAREN AZOKA

2023/04/28

Lehengo urtean egin zen moduan, aurten ere boluntariotzak bere lekua izango du Zarautzen. Zarauzko elkarte askoren motor nagusia boluntarioak dira, eta elkarte hauek izaera ezberdinak dituzte: kirola, kultura, aisia, gizarte arloa… Gaur goizean egin da azokaren aurkezpen saioa eta bertan izan dira Leire Arana, Boluntariotza zinegotzia; Miren Gurrutxaga, Gizaldeko ordezkaria; eta Estibaliz Iruretagoyena, Pausoka elkarteko ordezkaria.

Boluntariotzari ikusgarritasuna ematea eta elkarteak saretzea da ekimen honen helburua eta joan den urteko esperientzia aberasgarriaren ondoren, aurtengoan elkarte gehiago animatu dira azoka honetan parte hartzera.

Azoka maiatzaren 7an, igandean, ospatuko da Zarauzko malekoian, Galtxagorri elkartearen pareko eremuan. 11:00etan  hasi eta 14:00ak bitartean, parte hartuko duten 30 elkarteek burutzen duten boluntariotza lana gertutik ezagutzeko aukera eskainiko dute eta, nahi izanez gero, elkartearen kide egin eta boluntario izan. Honez gain, hainbat ekitaldi ere izango dira goizean zehar.

30 elkartek hartuko dute parte Zarauzko II.Boluntariotzaren Azokan: AGI, Bizi bide, Bihotzez, Adahigi, Aspargi, Afagi, AECC, Asebier, Begisare, Ekintza bibe, Itxaropen telefonoa, Gurutze Gorria, DYA, Atzegi, Aspace, Pausoka, Udaberri, Nagusilan, Jatorkin, Bidez bide, Kaebnai, Alboan, ACOES, Munduko Begiak, La Salle – Proega, Activos por un mundo solidario, Chernobilen lagunak, Salvamento Maritimo Humanitario, Zaporeak eta Ibarratik Misto Taldea ONGD.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010