Asset Publisher

Back Igeriketa 24-11-18

Twitter

BIGARREN HIRUHILEKO IGERIKETA IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA

2024/11/18

Dagoeneko zabaldu dira Aritzbatalde kiroldegiko bigarren hiruhileko igeriketa ikastaroetan izena emateko epea. Lehen hiruhilekoan ez dabiltzanek lehentasuna izango dute bigarren hiruhilekoari begira. Horretarako, interesa dutenek kiroldegiko harreran eman beharko dute horren berri, eta itxarote zerrendetan gehituko dira hurrenkera horretan deituak izan daitezen.

Udan aurreratu bezala, aurten ez da beste zozketarik egingo. Hortaz, igeriketa ikastaroetan parte hartu nahi dutenek Aritzbataldetik pasa beharko dute egon daitezkeen aukeren inguruan informatu eta libre dauden plazetan izena ematera.

Kontuan izan behar da urtekoak diren haur igeriketa saioetan plaza mantenduko dela, betiere haurrak ez badu maila gainditzen edota ikastarotik baja ematen. Jarraitu nahi ez dutenek, baja eskaera abenduaren 15a baino lehen Aritzbataldeko harreran tramitatu beharko dute. Hori egin ezean, bigarren hiruhilekoan ere jarraituko dute.

Informazio gehiago behar izanez gero, kiroldegiko harrerara deitu, 943005123 zenbakian.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010