Asset Publisher
Back Hotzaren protokoloa martxan
ZARAUZKO UDALAK TEMPERATURA BAXUAK DIRENERAKO ATERPERIK GABEKO PERTSONAK ARTATZEKO ZERBITZUA AKTIBATU DU


2021/12/17
Zarauzko Udalak aterperik gabeko pertsonei arreta emateko zerbitzua jarri du martxan eta 4 gradutik beherako tenperatura jaitsiera aurreikusten den gauetan aktibatuko da. Gizarte Politiketako zinegotziak, Jesus Aranak (EAJ-PNV), gogorarazi duenez, “zerbitzu honek udalerriko tokiren batean dauden etxerik gabeko pertsonei gaua pasatzeko aukera eskainiko die eta bertan, lo egiteko gune bat izango dute. Gainera, berrikuntza moduan, zerbitzuak gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonei Gipuzkoa mailan eskaintzen zaizkien aukeren berri emango du”.
Zerbitzua aktibatzen denean, Udaltzaingoak arreta berezia izango du kalean gaua igaroko duten etxerik gabe dauden pertsonak detektatzeko, haiekin harremanetan jartzeko, eta zerbitzua zabalik dagoela jakinarazteko. Zentroak harrera egiteko langile bat izango du, eta Udaltzaingoarekin koordinatuko da.
“Tenperatura baxuengatik ezarritako abisu horia ofizialki izotza egiteko arriskuarekin aktibatzen bada ere (-1 graduko tenperatura), Udaletik zerbitzu hori 4 gradu baino gutxiagoko tenperaturarekin aktibatzeko erabakia hartu genuen”, zehaztu du Aranak.
Era berean, Gizarte Politiketako zinegotziak azpimarratu duenez, “gizarte bazterkeria egoeran eta bazterkeria arriskuan dauden pertsonei arreta emateko, Udalak esparru horretan lanean jarraitzen du, eta 2022ko aurrekontuei begira, 250.000 euroko partida berri bat txertatu du kolektibo horren beharrei erantzuteko. Gainera, tutoretzapeko etxebizitza berri bat gehitu dugu gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonekin gizarteratzeko prozesua lantzeko. Horrela, Zarautzek bi pisu izango ditu kolektibo honetako pertsonak artatzeko”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010