Asset Publisher

Back Hondartzako balorazioa

Twitter

“UDALDI OSO LASAIA IZAN DUGU AURTEN ZARAUZKO HONDARTZAN”

2021/09/16

Atzo, irailak 15, uda honetako hondartza denboraldiari amaiera eman zitzaion Zarautzen. Gaurtik aurrera jada ez da sorospen zerbitzurik izango eta aforoa zenbatzeko prestaturiko 10 postuak kenduko dira. Hondartzako udaldiak iraun duen hiru hilabete hauek lasaitasunez igaro dira eta sorosleek ez dute aparteko kasu larririk izan.

“Oso udaldi lasaia izan dugu Zarautzen. Sorospen zerbitzuek hainbat kasu artatu dituzte, baina, zorionez, ez dugu kasu larririk izan” adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Hiri Segurtasuneko eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Kasurik esanguratsuena, arroketatik kanpinera igotzen ari zen bitartean trabaturik geratu zen pertsonarena izan da. Erreskaterako hondartzako sorosle, Udaltzaingo, Suhiltzaile eta Ertzaintzaren arteko koordinazio lana beharrezkoa izan zen, eta azkenik Ertzaintzaren helikopteroak gauzatu zuen erreskatea.

“Bigarren urtez, aforo kontrola neurtzeko sistemaren erabilera ezinbestekoa bilakatu da hondartzako erabiltzaileen osasuna bermatzeko. Aurten ezarri diren 10 sarbideei eta informazio panelei esker momentu oro gure hondartzan aforoak errespetatzea lortu dugu” gehitu du San Martinek. “Marea gora zegoen momentuetan hainbat sarbide itxi behar izan dira udan zehar, gehien bat jende asko izan den egunetan, baina jendeak oraindik irekita zeuden sarbideetatik hondartzan bere lekua lortu ahal izan du.

“Herritarrei eskerrak eman nahi dizkiet uda guztian zehar izan duten errespetuzko jarreragatik eta uneoro gizalegez jokatzeagatik hondartzan eta bere inguruetan” amaitu du Hiri Segurtasun eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010