Asset Publisher
Back

Hondartza denboraldiaren balorazioa

Twitter

UDA BIKAINA MAILA GUZTIETAN

2022/09/16

Ostegunean amaitu zen 2022ko hondartza denboraldia. Normaltasunerako itzulerak markatu duen denboraldia, izan ere, zarauztarrak gogotsu ziren euren hondartzaz murrizketarik gabe gozatzeko.

“Atzera begiratuz eta uda honetan bizi izan duguna ikusiz, esan dezakegu hondartza denboraldia bikaina izan dela”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Zerbitzu eta Herri Segurtasuneko zinegotziak. “Uda honetan, zarauztar eta bisitariek Zarautzez eta bere hondartzaz mugarik gabe gozatu ahal izan dute, osasun-larrialdiarengatik posible izan ez den bi urteren ondoren”.

BPXport enpresak kudeatzen duen sorospen zerbitzuak eskainitako datuei erreparatuz, hondartza denboraldiko hiru hilabete hauetan 500 esku-hartze inguru izan dira Zarauzko hondartzan. 64 pertsona artatu dira botikin zerbitzuan eta 43 pertsona eraman behar izan dituzte osasun zentroetara. Itsasoan izandako erreskateei dagokionez, hondartza denboraldia 155 esku-hartzerekin amaitu da denboraldia.

Uda honetako beste aspektu garrantzitsuetako bat toldoen itzulera izan da. Denok gozatu ahal izan dugu zerbitzu honetaz eta honek Zarauzko hondartzari ematen dion kolore ain bereizgarriaz.

Denboraldia amaituta, sorospen eta toldo zerbitzuak ez dira izango. Beraz, hondartzara gerturatzen diren bainulariei kontuz ibiltzeko deia egiten zaie, ez baita soroslerik izango hemendik aurrera. Urak gerriaren altuera ez gainditzea gomendatzen da, korronte indartsuak dauden guneak saihesteko. Aldundiaren ardura den hondartzako garbiketak, aldiz, hilabete bukaeraraino jarraituko du.

Bestalde, Herri Segurtasuneko zinegotziak nabarmendu du “uda honetan Zarautzera etorri den jende kopurua altua izan” dela, baina “herri segurtasunari dagokionez, oso uda lasaia izan da”.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010