Asset Publisher
Back Hondartza denboraldiaren amaiera
HONDARTZA DENBORALDI LASAIA IZAN DU ZARAUTZEK AURTENGO UDAN


2026/09/30
Amaitu da Zarauzko hondartzako udako bainu-denboraldia, eta Zarauzko Udalak denboraldi honetan martxan izan diren sorospen eta zaintza zerbitzuen balorazioa egin du.
Aurtengo denboraldian, sorospen zerbitzuak guztira 292 eskuhartze (367 2025ean) erregistratu ditu. Horietatik, 127 abuztuan izan dira, 106 uztailean, 34 ekainean eta 25 irailean. Adinari dagokionez, 13 eta 17 urte bitartekoen eta 18 eta 30 urte bitartekoen artean izan dira eskuhartze handienak. Uretan egindako erreskateei dagokionez, guztira 51 egin dira (92 joan den urtean), gehienak uztailean eta abuztuan egin dira, 20na hilabete bakoitzean. Erreskate hauetan, guztira 135 pertsona erreskatatu dira.
Beste urte bate, bainu egokituaren zerbitzua ere eskaini da Zarauzko hondartzan. Aurtengo denboraldiari dagokionez, bederatzi bainu egokitu eman dira.
Behin hondartza denboraldia eta sorospen zerbitzua amaituta, Udalak gogorarazten du hemendik aurrera tentuz ibili behar dela uretan, itsasoko korronteekin kontu handia edukiz.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
