Asset Publisher

Back Hondartza denboraldia 2024

Twitter

LARUNBAT HONETAN EMANGO ZAIO HASIERA ZARAUTZEN HONDARTZA DENBORALDIARI

2024/05/30

Gipuzkoan hondartza denboraldia datorren ekainaren 15ean hasiko da, Aldundiak denboraldiaren irekiera ofizialarekin batera. beste urte batez, Zarautzek data hau aurreratzeko erabakia hartu du, uda topera gozatzeko helburuarekin eta ekainaren 1etik aurrera, zarauztar zein bisitariek, eskura izango dituzte hondartzako ohiko zerbitzuak. Beraz, aurtengo Zarauzko hondartzako denboraldia ekainaren 1etik irailaren 15era luzatuko da.

"Joan den urtean bezala, hondartza denboraldiaren hasiera aurreratzeko erabakia hartu dugu, ekainaren hasieratik gure hondartzaz gozatzeko aukera izan dadin”, azaldu du Iban San Martin (EAJ-PNV) Zerbitzuetako zinegotziak. “Ekainaren 1etik Zarauzko hondartzako ohiko zerbitzuak eskura izango ditugu, besteak beste, toldoak, sorospena, komunak eta dutxak”.

Honela, larunbat honetatik aurrera prest izango dira ohiko zerbitzu guztiak Zarauzko hondartzan. Ekaineko lehen hamabostaldian Zarauzko hareatzak sorospeneko zerbitzu minimoak izango dira bainularien segurtasuna bermatzeko.

Beste urte batez, BPXport XXI izango da sorospen zerbitzuaren arduraduna. 11:00etatik 20:00etara 6 bainu gune izango dira eta, une oro, 23 sorosle, hondartzako buru bat, itsas motorretako bi patroi, anbulantzia gidari bat eta erizain bat egongo dira bainularien segurtasuna bermatzen. Aurreko urteetan bezala, moilako bainu-guneak ere soroslea izango du. Uda honetan ere sorospen zerbitzuak lagundutako bainu-zerbitzua emango du mugikortasun arazoak dauzkaten pertsonentzat eta, horretarako, eskuragarri izango ditu aulki anfibio bat eta lur orotako bi aulki. Guztira, 839.970,80 euro bideratuko dira uda honetako sorospen zerbitzura.

Aurten, bainuak eta dutxak izango dituzten hiru gune egokituko dira berriro, Munoa plazaren beheko aldean dauden lokaletan, Madoz kalearen parean eta sorospen-zerbitzuaren zaintza-postuan. Horiekin batera, Borguettoko eremuko komunak eta Malekoian dauden bi komun autogarbigarri ere eskuragarri egongo dira.

Azkenik, hondartza denboraldia iristearekin batera, garbiketa zerbitzuak ere indartuko dira. Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundia hondartzaren garbiketa egingo du goizero, eta Udalak hondartza inguruko garbiketa indartuko du.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010