Asset Publisher

Back hondakinen bilketa zerbitzua

Twitter

COVID-19aren HEDAPENA SAHIESTEKO, UKUE-K HARTUTAKO NEURRIAK HONDAKINEN BILKETA ZERBITZUAN

2020/03/18

Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) ondoko oharra kaleratu du, COVID-19aren hedapena sahiesteko hartutako neurrien inguruan:

"Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen;  eta zenbait neurri ezarri zituen herritarren osasuna eta segurtasuna babesteko, gaixotasunaren hedapena saihesteko eta osasun sistema publikoa indartzeko.

Era berean, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak etxeko hondakinen kudeaketari eta COVID-ari buruzko jarraibide bat idatzi zuen.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz, Urola Kostako Udal Elkarteak honako NEURRI hauek hartu ditu:

Irekita errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak

Herritarren osasuna eta segurtasuna zaintzeko, Urola Kostako Udal Elkarteak erabaki du errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak (gris eta marroi kolorekoak) irekita mantentzea. 

Era berean, herritarren segurtasuna zaintzeko, derrigor eskuz ireki beharreko edukiontzi guztiak kendu egingo dira. Horregatik, abisu berririk jaso arte, kendu egingo dira ondorengo edukiontzi guneak: Menditxo (Getaria), Aitzperro (Orio), Lusarbe (Orio), Arritokieta (Zumaia)  eta Jadarre (Zumaia).

Herritarrei eskatzen zaie euren etxebizitzetatik gertuen dituzten beste edukiontzi guneak erabili ditzatela. 

Bertan behera etxeko hondakin handien bilketa zerbitzua

Bihartik aurrera (martxoak 18), eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da etxeko hondakin handien bilketa zerbitzua.

Deia luzatzen zaie herritarrei, hondakin handiak etxean eduki, eta kalera atera ez ditzaten.  

Garbiguneak

Eskualdeko 3 garbiguneak zabalik mantenduko dira, baina bihartik aurrera (martxoak 18), eta bestelako abisurik jaso arte, langile profesional eta udal zerbitzuei bakarrik emango zaie zerbitzua.  

Horrenbestez, zerbitzua beharrezkoa den kasuetan baino ez erabiltzeko deia luzatzen zaie herritar guztiei. Debekatuta dago Garbigune kanpoaldeetan edozein motatako hondakinak uztea.

OHAR GARRANTZITSUA

Debekatuta dago COVID-19arekin gaixotutako herritarren hondakinak frakzioak bereizita biltzeko edukiontzietan (organikoa, ontziak, papera, beira, arropa eta ehunkiak….) uztea. 

Hala, COVID-19arekin gaixotutako herritarrak, edota haren zaintzaileek erabilitako eskularruak, musuzapiak, maskarak etab., poltsa itxietan bilduta aterako dira. Poltsa horiek, errefusarentzako edukiontzietara botako dira: erabat debekatuta dago frakzioak bereizita biltzeko edukiontzietan (organikoa, ontziak, papera, beira, arropa eta ehunkiak) edota inguruetan uztea". 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010