Asset Publisher
Back
Hirigunerako sarbideak
Hirigunerako sarbideak
Informazioa
Sarbide kontrola
Zarauzko udalerriko erdigunean ibilgailuen matrikulak irakurtzen dituen sistema bat jarri da, sarbideen kontrol berria dela-eta. Sistema horren bidez, baimena duten ibilgailuei bakarrik utziko zaie erdigunean sartzen.
Horrek esan nahi du udalerriko erdigunean sartzeko baimena eskatu behar dela, kale horiek sarbide kontrolatua baitute.
Sarrerak:
- Herrikobarra (Herrikobarra eta Iturribide bidegurutzean, Herrikobarratik sartzeko)
- Zigordia (Zigordia eta Salegi bidegurutzean, Zigordiatik sartzeko)
- Zigordia-San Frantzisko (Zigordia eta San Frantzisko bidegurutzean, Zigordiatik sartzeko)
- Santa Marina (Santa Marina kaletik sartzeko)
Irteerak:
- San Frantzisko (San Frantzisko kaletik irteteko)
- Herrikobarra (Herrikobarratik irteteko)
Zarauzko Udaltzaingoak kudeatuko ditu sarbide-baimenak. Sisteman sartuko ditu bertako bizilagun, minusbaliatu, garaje-erabiltzaile, bertako jardueretan zamalanak egiten dituztenen eta abarren matrikulak, baldin horretarako baldintzak betetzen badituzte, eta bakoitzari bere sarrera-irteerak baimendu eta ordutegi baldintzak jarriko dizkio.
Zerbikat lotura:
Web Content Display
Web Content Display
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010