Asset Publisher

Back Hiribusa udako ordutegia 2023

Twitter

EKAINAREN 24AN JARRIKO DA MARTXAN ZARAUZKO HIRIBUSAREN UDAKO ORDUTEGIA

2023/06/15

Datorren larunbatean, ekainaren 24an, emango dio Zarauzko Hiribusak udako zerbitzuari hasiera. Udan, hainbat aldaketa egiten dira ibilbide eta ordutegietan, urtaro honetan zehar herrian izan ditzaketen beharretara moldatzeko.

Alde batetik, 3 Lineak (Linea Mistoak asteburuetan), Talaimendi auzora eta kanpinerako zerbitzua emango dute. Modu berean, Astira joateko maiztasuna ere handituko dute bi linea hauek.

Datozen egunetan eskuragarri izango dira ordutegi berriak zein plano eguneratuak www.zarauzkohiribusa.org webgunean eta autobus geltokietako markesinetan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010