Asset Publisher

hiribusa ordutegi aldaketa

Twitter

HIRIBUS ZERBITZUA OHIKO ORDUTEGIRA ITZULIKO DA, EZ-OHIKO BABES NEURRIEKIN

2020/05/09

Maiatzaren 11tik aurrera Gipuzkoa deskonfinamenduaren 1. fasera igaroko da eta honekin batera, Zarauzko Hiribusak bere ohiko ordutegia berreskuratuko du. Erabiltzaile eta langileen segurtasuna bermatzeko, ondoko ez-ohiko neurriak jarriko dira martxan:

  • Maskarilen erabilpena derrigorrezkoa izango da.
  • Autobuseko bidaiari kopurua mugatu egingo da: gehienez, 15 bidaiari (7 eserita eta 8 zutik)
  • Bidaiariek beraien artean eta gidariarekin 2 metroko segurtasun tartea mantendu beharko dute.
  • Autobusera sartu eta ateratzeko, atzeko bi ateak erabiliko dira.

 

Neurri hauek era egokian gauzatzeko, erabiltzaileen ardura eta lagutza eskertuko da. Ordutegiak, ohi bezala, www.zarauzkohiribusa.org webgunean kontsultatu daitezke.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010