Asset Publisher

Back Hiribusa ikasturte hasiera

Twitter

UDAKO ORDUTEGIETAN ALDAKETAK EGINGO DITU ZARAUZKO HIRIBUSAK ASTEAZKENETIK AURRERA

2024/09/05

Datorren asteazkenean, irailaren 11an, Hiribusaren ordutegi eta ibilbideetan aldaketak egingo dira garaiko beharrei egokitzeko asmoz. Honela, asteazkenetik aurrera, 1 Lineak eta 3 Lineak euren ordutegia moldatuko dute Zarauzko ikastetxeei zerbitzua emateko.

Era berean, 3 Lineak uda garaian Talaimendi auzoari ematen dio zerbitzua ematen jarraituko du.

Ordutegi aldaketa honek hilabete inguruko iraupena izango du. Izan ere, urrian, Zarauzko Udalak erositako hiru autobus elektriko berriak zerbitzua ematen hasiko dira. Honekin batera, zerbitzua eguneratzeko diseinatu diren ordutegi eta ibilbide berriak ere martxan jarriko dira.

Autobus eta ibilbide berriei buru informazio gehiago Mugikortasun Astearen baitan emango da, irailaren 16tik 22ra.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010