Asset Publisher
Back Hiribusa 2022 udako ordutegia
OSTIRAL HONETAN PASAKO DA ZARAUZKO HIRIBUSA UDAKO ORDUTEGIRA


2022/06/22
Ostiral honetan, ekainak 24ean, Zarauzko Hiribusak bere udako ordutegiari ekingo dio. Ordutegi berriarekin batera lineen antolakuntza ere aldatuko da.
1, 2 eta 3 lineak, ekainaren 24tik aurrera, astelehenetik ostiralera emango dute zerbitzua eta, asteburu eta jaiegunetan berriz, linea mistoa izango da Zarautz osoan zehar ibiliko dena.
Neguko ibilbidearekin alderatuta, aldaketa nagusia da astean zehar 3. lineak eta, asteburuan Linea Mistoak, Talaimendi auzora (goiko kanpina) igotzeko zerbitzua emango dutela. Bestalde, udako ordutegiarekin, Astira emango den zerbitzua areagotuko da.
Ekainak 26, San Pelaio eguna, igandean izanda, Zarautzen jai izango da ekainaren 27a, astelehena. Beraz, datorren astelehenean jaiegunetako zerbitzua emango da, linea mistoarekin.
Ordutegiak eta informazio gehigarria, ohikoa denez, www.zarauzkohiribusa.org web orrialdean egongo dira eskuragarri.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010