Asset Publisher

HEZKIDETZA FOROA

HEZKIDETZA FOROA

Informazioa

Hezkidetza Foroa 2016. urtean sortu zen Zarauzko Berritzeguneak bultzatuta.

Foroan parte hartzen dugu: Berritzeguneak, Zumaia, Orio, Getaria eta Aiako udaletxeek eta ikastetxe guztiek.

Helburu nagusia: Elkarrekin eta modu bateratuan hezkuntza komunitateak berdintasuna, indarkeria matxistaren eta fobiaren prebentzioa lantzea eta ikustaraztea da.

Justifikazioa:

Gaiak merezi du elkarrekin ere helburu batzuk arrera eramatea: ikasleak hezteaz gain, herritarrak ere hezten dihardugu.

Bat eginaz esfortsua arintzen da

Urtean zehar ekitaldi bateratuak egiten ditugu egun hauetan:

  • Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
  • Maiatzak 17, LGTBI Kolektiboarekiko Fobiaren Aurkako Eguna
  • Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna

Egun hauen inguruan, ikastetxeetan gaia lantzen dute, Foroan adostutako material didaktikoa erabiliz. Bestalde, egun horietan gaia ikustarazteko ekitaldi bateratuak bideratzen ditugu:

 

Martxoak 8: 

  • Material didaktikoa ikasleekin landu astean zehar
  • Giza katea herriko kaleetan eta agerraldia: adostutako manifestua irakurri eta bertsoak abestu.
  • Bandera moreak ikastetxeetan eskegi


Maiatzak 17: 

  • Material didaktikoa ikasleekin landu astean zehar
  • Ortzadarraren pankarta eskegi ikastetxeetan, “Naizena naizela onartua” lelopean.
  • Ikastetxeko elementuren bat ortzadarraren koloreekin margotu.

 

Azaroak 25: 

  •  Material didaktikoa ikasleekin landu astean zehar
  •  Tratu onen zuhaitza; Zuhaitz eredua ardatz hartuta, indarkeriaren aurkako eta tratu onen aldeko mezuak koloretako zinta-dantzan jarri eta dantzatu.
  • Puntu lila ikastetxeean eta etxeetako leihoetan jarri

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010