Asset Publisher

Back Hegoalden azpibidea

Twitter

UDALAK HIRU PROPOSAMEN AURKEZTU DITU HEGOALDEKO TRENBIDEAREN AZPIKO ETORKIZUNEKO IGAROBIDERAKO

2021/06/11

Zarautzen Euskal Trenbide Sareak (ETS) egingo dituen tren-geltoki berriaren eta Iñurritzako geralekuaren berriarekin batera, Udalak, erantzunaren zain denbora luzez geldirik egon den beste proiektu bat aktibatu nahi du.

Hegoaldean trenbidearen bi aldeen arteko lotura, Mitxelena eta Lapurdi kaleen artekoa, Udaletxean ibilbide luzea duen proiektua izan da (proposamen eta plan batzuk 1987koak dira), eta, orain, gauzatzeko urrats garrantzitsua eman da. Hirigintza arloak hiru alternatiba aurkeztu ditu herritarren aurrean etorkizuneko azpiko pasabidea antolatzeko, Mitxelena eta Lapurdi kaleen artean, Mitxelenako aparkalekuaren parean.

Hiru proposamen horiek, aldez aurreko azterketa mailan, zarauztarren aurrean aurkezten dira, iritzia eman dezaten eta ekarpenak egin ditzaten. Xabier Txurruka alkateak (EAJ-PNV) aurkezpenean adierazi duenez, "Aukera desberdinak aztertzeko enkargua ASMATU SLP ingeniaritzak egin du, esperientzia baitu egiteko hauetan, Santa Klarako pasabidean obra zuzentzeaz ere arduratu baitzen, eta hiru proposamenetako bakoitzak ezaugarri eta zehaztapen desberdinak ditu. Horregatik, hirurak jendaurrean jarri nahi ditugu, interesdunek ekarpenak egin ditzaten eta horiei buruzko iritzia eman dezaten".

"Gure ustez, hegoaldeko trenbidearen azpiko pasabide horrek nabarmen hobetu ahal izango du hiri-konektibitatea, Zelai eta Iñurritzako egungo pasabideen artean dagoen punturik urrunenean. Baina proiektuarekin gehiago aurrera egin aurretik, inguruko herritarrak entzun behar ditugula uste dugu, "Historia handiko" plana baita. Hiru aukerak baliozkoak dira, azterlana idatzi dutenek dagoeneko adierazi dute zein den egokiena, baina orain jendearen ideiak eta iritziak ezagutu nahi ditugu behin betiko erabakia hartu aurretik", adierazi du alkateak.

"Aldi berean, uda honetan plazatik hurbilen dauden jabekideen erkidegoekin harremanetan jarriko gara, proposamenak aurkezteko eta gai horren inguruan dituzten iritziak zuzenean jasotzeko".

Zarauztarrek euren ekarpenak bidali ahal izango dituzte proiektu honetarako bereziki prestatutako gunean, Udalaren webguneko Partaidetza atalean. Ekarpenak irailaren 30era arte egin ahal izango dira.

Iruzkin guztiak bildu eta aztertu ondoren, Udalak aukerarik egokiena aukeratuko du, eta Hegoaldeko puntu horretan hiri-irisgarritasuna hobetzeko oinarrizko proiektua idazteko enkargua abiaraziko du.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010