Asset Publisher

Back Haurreskolan hobekuntza lanak

Twitter

ZARAUZKO UDALAK HOBEKUNTZAK EGITEN JARRAITZEN DU ZARAUZKO HAURRESKOLAN

2021/12/15

Zarauzko Udalak, udan zehar Zarauzko Haurreskolan hainbat lan burutu zituen ikasturte berriari begira, haur eta hezitzaileen erosotasuna helburu. Alde batetik, eraikinaren kanpoaldean zegoen kautxozko lurra kendu zen, nibelatu eta arrastelak jarri ziren, lur zatia prestatzeko. Ondoren, Larrazpi Aroztegiak bertan egurrezko oholtzak jarri zituen. Lan hauek 12.285,31 euroko (BEZ barne) kostua izan zuten. Bestalde, eraikinaren ekialdean toldoak jarri ziren egun eguzkitsuetan haurrak gela barnean daudenean eguzkitik babesteko. Etxe Teknik enpresak jarri zituen toldoak eta 4.174,77 euroko (BEZ barne) kostua izan zuten lanek. 

Haurreskolako eraikuntza zaharreko lorategian ere lorazaintza lanak egin ziren bertako zelaiaren egoera hobetzeko. “Orain, eraikin honetan dagoen hondar txokoan metakrilatozko panel gardenak jarri dira, haurrak haizea edo euria egiten duen egunetan babestuta egon daitezen. Modu honetan, haurrek urte osoan gozatu ahal izateko dute eremu honetaz”, adierazi du Irune Urbietak (EAJ-PNV), Hezkuntza zinegotziak. Lan hauek Cristaleria EPI S.L enpresak burutu ditu, 8.956,14 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).

Honetaz gain, Hezkuntza zinegotziak aurreratu du Gabonetako oporrak aprobetxatuko direla Haurreskolako eraikin zaharrean hobekuntza lanekin jarraitzeko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010