Asset Publisher

Back Haurreskolako matrikulazioa

Twitter

ZARAUZKO HAURRESKOLAN IZEN EMATEKO EPEA IREKIKO DA APIRILEAN

2021/03/22

Martxan da jada Zarauzko Haurreskola datorren ikasturteari begira lanean. Etxeko txikienak 2021eko iraila, urria edo azaroan has daitezen, matrikulazio epea apirilaren 12an hasiko da, eta 21erarte irekita izango da.

Matrikula Haurreskolaren bulegoetan egin ahal izango da 9:00-14:30 bitartean edota online, www.ikasgunea.euskadi.eus atarian. Edozein zalantza argitzeko 943835919 telefonora deitu edo zarautz.zarautz@haurreskolak.eus helbidera idatzi.

Zarauzko Haurreskolan haurren behar eta erritmora egokitzen saiatzen gara. Guretzat garrantzitsuena hurbiltasuna eta konfiantza eskaintzea da. Haurreskolako ordutegia 7:30-17:00 bitartean da eta sarrera-irteera orduetan malgutasuna dugu. Ongi hornitutako instalazioak ditugu lorategia, hondartxokoa, sukaldea... eta sukaldaria ere badugu egunero bertan prestatutako janaria eskuragarri egotea egiten duena, horrela haurren garapen mailaren eta beharren araberako jakiak prestatuz.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010