Asset Publisher

Gurasotasunean trebatzen saioak

Twitter

GURASOTASUNEAN TREBATZEKO BIDELAGUNTZA SAIOAK ESKAINIKO DITU UDALAK

2024/03/20

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio arloak “GURASOTASUNEAN TREBATZEN” 2-6 urte bitarteko seme alabak dituzten gurasoei zuzendutako ikastaroa antolatu du.

Ikastaro honen helburu nagusia gurasoei, euren haurren garapen prozesuan bizitzen dituzten kezken eta zailtasunen aurrean, bidelaguntza eskaintzea da. Gurasoek haurren garapenari buruzko informazioa jasotzeaz gain egunerokoan haurrekin sortzen diren egoerak lantzeko aukera izango dute. Saioak Julene Armendarizek bideratuko ditu.

Ikastaro honetarako plazak mugatuak izango dira eta lehentasuna izango dute Zarautzen bizi diren pertsonek. Matrikula 10 eurokoa izango da eta ikastaroan onartuta zaudela jakinarazten den momentuan ordaindu beharko da.

Bi talde osatuko dira, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz:

EUSKARAZKO TALDEA

● Apirilak 10, 17, 24
● Maiatzak 8, 15, 22

16:30-18:00

Izen ematea:  https://forms.office.com/e/ZChVXGN6Y7​​​​​​​

GAZTELERAZKO TALDEA

● Apirilak 10, 17, 24
● Maiatzak 8, 15, 22

18:15-19:45

Izen ematea: https://forms.office.com/e/jkVtxqpHH0

Izen emateko azken eguna apirilaren 4a izango da. Ikastaroaren inguruko informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri kontaktuan helbide elektroniko honetan: prebentzioa@zarautz.eus.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010