Asset Publisher

Gu ere bertsotan

Gu ere bertsotan

Informazioa

Ahozkotasuna eta bertsolaritza sustatzeko programa da, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak sustatzen du.

Ahozko komunikazioa lantzea, sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen ikasten laguntzea, komunikatzaile onak sortzea eta bertsozaletasuna sustatzea ditu helburu.

Zarautzen 2004-2005 ikasturteaz geroztik lantzen dugu LH4 eta LH5eko mailetan. Aste batean Bertsozale Elkarteko bertsolari bat etortzen da programa lantzera ikasgelara, eta, hurrengo astean ikastetxeko irakasleak berak egiten du lan hori, horretarako prestatutako materialarekin.

Ikasturte bukaeran jaialdi bat eskaintzen dute udal kiroldegian, eta programan parte hartu duten ikasle guztiek bertso bana kantatzen dute jendaurrean.

Gutxi gorabehera 600 bat ikasleri eragiten dio programa honek.

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010