Asset Publisher

Back GRAL eta MAL bekak

Twitter

ASTEARTEAN ZABALDUKO DA GRAL ETA MAL BEKAK ESKATZEKO EPEA

2026/09/11

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuak Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) diruz laguntzeko bekak emango ditu beste behin. Helburua, Zarautzen unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazteek ikasturte amaierako lanetan Zarauzko errealitateak aztertzea sustatzea da.
Lanek Zarautzekin erlazioa izan beharko dute, herriko ekimenak, zerbitzuak, industria, historia, etab. Aztertuz eta euskaraz idatzitakoak izan beharko dute.

Gehienez 10 beka emango dira, 1.000 euro lan bakoitzeko, eta prozesuaren amaieran, ekitaldi bat antolatuko da Gradu eta Master Amaierako Lan hauek herriaren aurrean aurkezteko.

Beka hau 21 eta 30 urte bitarteko zarauztarrek eskatu ahal izango dituzte, Zarautzen erroldatuta egon beharko du aurreko hiru urtetan (etenik gabe), edo gutxienez 10 urtetan, etenekin. Bestalde, 2025-2026 ikasturtean, GRALeko eta MALeko ikasgaian matrikulatuta egotea beharrezkoa da.

Fakultatean, proiektuak gutxienez 6ko kalifikazioa izan beharko du, bestela ez da bekaren bigarren zatia emango eta lehenengoa itzuli beharko da.

Eskaera egiteko epea irailaren 15etik urriaren 15era izango da eta udaletxeko Herritarren Arrera Zerbitzua zein egoitza elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010