Asset Publisher
‘GORPUZTU’ DANTZA IKUSKIZUNA
2020/01/17
Zarauzko Udaleko Parekidetasun Departamentuak urtarrilaren 24an Gorpuztu dantza ikuskizuna aurkeztuko du Modelo Aretoan, Eva Guerrero artista bilbotarrak zuzeneko musika eta dantza garaikidea uztartuz sortu duena. Ikuskizuna 20:30ean izango da eta 8 euroko prezioa izango du sarrerak. “Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruko hausnarketa da. Lasai egoteko egiten den borroka da, zarata isilaraztekoa, karga eta errua arintzekoa, animaliak lasai lo egiteko leku bat bilatzekoa”, azaldu du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak.
Ekoizpen honek Eva Guerrero sortzailearen ikerketa du abiapuntu, erlijio edo filosofia desberdinetan gorputzak momentu jakin batzuetan duen erabilerari buruzkoa. Gorputza zenbait partetan zatikatuz, otoitzaren orduan mugimenduzko ekintzei erreparatuz eta erlijio desberdinetan presente dauden errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna edo sumisioa bezalako kontzeptuetatik igaroz sortzen da.
Vazquezek eszenen naturaltasunarekin eta interpretazioen intentsitatearekin gozatzeko gonbidapena luzatzen die herritarrei. Gainera, Sarea-Euskadiko Antzokien Sarearen babesa baduela gogorarazten du.
Informazio gehiagorako: https://dooscolectivo.es/evaguerrero/gorpuztu/
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010