Asset Publisher
Back

Gomazko Erraldoiak

Twitter

MARI ETA BASAJAUN ERRALDOIEN GOMAZKO ERREPLIKAK AURKEZTU DITU UDALAK

2022/06/21

Gaur arratsaldean, San Pelaio festen atarian, gomazko bi erraldoi berri aurkeztu ditu Zarauzko Udalak, hain zuzen ere, Mari eta Basajaun. Bi figura berri hauekin, Udalak Zarauzko erraldoien kolekzioa osatu du.

2018an eman zitzaion hasiera ekimen honi, Arpoilariaren eta Baserritarraren figurak aurkeztuz. Ondoren, 2020 urtean, Pepe Txabillo zarauztarraren erraldoiaren gomazko erreplika aurkeztu zuen Udalak, era honetan, Zarautzen erraldoi eta buruhandien alde egindako urteetako lanari omenaldia egiten.

Orain, 2022ko sanpelaioen bezperan, Zarauzko beste bi erraldoien gomazko figurak aurkeztu jarri ditu eskuragarri Udalak, Marirena eta Basajaunena hain zuzen ere.

“Zarauztarrontzat, haur, gazte zein heldu, erraldoi eta buruhandiek leku berezia daukate gure bihotzetan eta, gaur osatzen den bilduma honen bitartez, bakoitzak bere etxean Zarauzko bost erraldoiak edukitzeko aukera daukagu”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Aurreko beste hiru figurak bezala, hauek ere Ruben Platero nafarrak egin ditu eta beste herri askotako konpartsetako figurak ere egin ditu artista ‘erraldoi’ honek”.

Igande honetan, San Pelaio egunean, Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko IV. Topaketa ospatuko da, Bidasoako Erraldoiak, Txantreako Konpartsa eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkartea batuko direlarik goizeko 11:30etan Lege Zaharren Enparantzan.

Turismo Bulegoan eskuragarri

Zarauzko Erraldoien kolekzioa osatzen duten bi gomazko figura hauek jada eskuragarri daude Zarauzko Turismo Bulegoan, 15 euroko prezioarekin. Hauez gain, aurrez egindako beste hiru figurak (Arpoilaria, Baserritarra eta Pepe Txabillo) ere eskuragarri egongo dira.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010