Zarauzko Udalak jakin ahal izan duenez, pertsona bat Gizarte Zerbitzuetako teknikari moduan aurkeztu da adineko pertsona bat bizi den etxebizitza batean sartzeko.
Udalak zarauztarrei gogorarazi nahi die Gizarte Zerbitzuetatik egiten diren etxeko bisita guztiak aurrez jakinarazten direla, gutun edota telefono dei bitartez, eta, bakarrik bizi diren pertsonen kasuan, bere familiako erreferentziazko pertsona jakinaren gainean jartzen dela.