Asset Publisher

Back Gizarte Zerbitzuak dirulaguntzak 2022

Twitter

GIZARTE ZERBITZUEN DIRULAGUNTZEN DEIALDIAN PARTE HARTZEKO EPEA IREKI DA

2022/06/21

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak bere dirulaguntzen deialdia aurkeztu berri du. Deialdi honen baitan, hiru dirulaguntza lerroen bitartez 245.000 euroko laguntzak emango dira.

Eskaerak, elektronikoki (Udalaren webgunearen bitartez) erregistratu beharko dira datorren uztailaren 18rako.

Deialdiaren inguruko informazio gehigarria Udalaren webguneko ‘deialdiak’ atalean aurki daiteke.

Hauek dira Gizarte Zerbitzuetako dirulaguntzen deialdian eskainitako hiru lerroak:

•    Hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuak --> 200.000 euro, 18.000 euro gehienez proiektuko.

o    Hegoaldeko herrialde pobretuetan bazterkeria kausen aurka borrokatzeko eta giza garapen iraunkorra eta bidezkoa sustatzeko kooperazio-proiektuak eta garapen politiko, sozial eta ekonomikoa bultzatuko duten prozesuak eta proiektuak lagunduko dira.

•    Zarauzko udalerrian bertan eraldaketa sozialerako heziketa eta sentsibilizazio proiektuak --> 9.000 euro, 2.500 euro gehienez proiektuko.

o    Sentsibilizazioa indartuko duten ekintzak lagunduko dira. Hor sartzen dira kontzientzia kritikoa sortzeko Zarauzko gizarte osoari zuzendutako ekintzak. Desberdintasun ekonomiko, sozial, politiko, kultural eta generokoaren egiturazko arrazoiak agerian utziko dira, tokikoaren eta orokorraren arteko loturatik abiatuta. Eta, aldi berean, tolerantziaren eta elkartasunaren balioak sustatuko dira, sorleku eta jatorri geografiko desberdineko pertsonen eta kulturen artean.

•    Gizarte zerbitzuen arloko jarduerak egiten dituzten elkarteentzako --> 36.000 euro, 2.500 gehienez proiektuko.

o    Gizarte Zerbitzuen arloko jarduerak egiten dituzten erakunde sozialei norgehiagoka prozeduraren bidez emango zaizkien dirulaguntzak.

o    Elkarteen funtzionamendurako eta elkartearen jardueraren xede diren kolektiboei zuzendutako programa eta/edo zerbitzuak garatzeko emango dira dirulaguntzak. Eman ahalko dira, baita ere, Udaleko Gizarte Zerbitzuek euren jardunean antzemandako premia zehatzak konpontzeko jarduera-eremuetara zuzendutako programa edo zerbitzuak proposatzen dituzten jarduerak edo proiektuak egiteko, eta kolektibo jakin batzuen parte-hartzea eta ongizatea sustatzen dituzten jarduerak egiteko.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010