Asset Publisher
Back

Gizarte zerbitzuak

Gizarte zerbitzuak

Kontaktua

Helbidea:
Zigordia kalea, 33
20800 Zarautz

Telefonoa:
943 00 51 11 / 943 00 51 27

E-maila:
ongizatea@zarautz.eus

Ordutegia:
Astelehena, asteartea eta osteguna: 8:30 - 13:30
Asteazkena eta ostirala: 10:00 - 13:00

Aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa da.

Hitzordua eskatzeko:

  • Herritarren arreta zerbitzua - HAZ: Kale nagusia, 29 (tel. 943 00 51 00)
  • Gizarte zerbitzuen departamentua: Zigordia, 33 (tel. 943 00 51 11)

 

Zarauzko Gizarte Zerbitzuen departamentua herritarren eta gizarte elkarte guztien eskura dago. Helburua herritarren eta herriaren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea da.

Bi funtzio nagusi ditugu:

  • Eskubideei eta baliabideei buruz informazioa ematea, balorazioa egitea eta orientatzea; eta egoerari aurre egiteko prestazio eta zerbitzuak abian jartzea erreferentziazko Gizarte Langilearekin.
  • Komunitate sarea, partehartzea eta inklusioa sustatzea eta indartzea. Horretarako, zarauztarrentzat zerbitzu eta ekintza komunitarioak garatzen ditugu komunitateko hainbat erakunde eta elkarteen partaidetzarekin.

 

Gure arreta ereduaren oinarriak:

  • Herritarrentzat hurbilekoa izatea
  • Arreta zuzena, pertsonalizatua eta konfidentziala bermatzea.
  • Herritarraren eta herriaren partehartzea bilatzea.
  • Ekintza komunitario lantzea.
  • Prebentzioa eta inklusioa ardatz izatea: arazoei aurre egiteko estrategiak bultzatzea eta genero, atzerritartasun, dibertsitate funtzionala, mendekotasuna eta adinaren ikuspegitik inklusioa lantzea.
  • Elkarlanean aritzea beste profesionalekin, administrazioekin, zerbitzuekin eta entitateekin.

 

Lan taldea:

  • Arduradun politikoa
  • Arduradun teknikoa
  • Arreta unitateko gizarte langileak
  • Administrariak
  • Koordinatzailea
  • Haurtzaro eta familiako gizarte langilea
  • Indarkeria matxistaren arretarako gizarte langilea
  • Immigrazio eta kultur aniztasunaren teknikaria
  • Ekintza soziokomunitarioko teknikaria

Aurrekontuak

Dirulaguntzak

OINARRI OROKORRAK

DEIALDIAK:

EMANDAKOAK:

  • Hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuak egiteko. 
  • Zarauzko udalerrian bertan eraldaketa sozialerako heziketa eta sentsibilizazio proiektuak egiteko
  • Gazte kooperanteentzako
  • Gizarte Zerbitzuen arloan jarduerak egiten dituzten elkarteentzako. 

Hitzarmenak

Planak eta programak

Memoria


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010