Asset Publisher
Back Gipuzkoa kalearen espaloia konponduko da
UDALAK GIPUZKOA KALEAREN IPARRALDEKO ESPALOIA KONPONDUKO DU, SAN FRANTZISKO ETA MANTZISIDOR ARTEAN
2020/08/31
Gipuzkoa kalea 1 eta 3 zenbakien arteko iparraldeko espaloia (San Frantzisko eta Mantzisidor kaleen artekoa) konpontzeko lanak gaur, abuztuak 31, hasi dira. Udalak, PROBISA Vías y Obras S.L.U. enpresari esleitu dizkio lanak, 48.398,78 eurotan (BEZ barne), eta obrak iraila erdirako amaituta egotea aurreikusten da.
Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Alkateak adierazi duenez, “Antoniano Ikastetxearen eta Oteiza Lizeo Politeknikoaren parean dagoen galtzada-harrizko espaloiaren zati hori oso hondatuta dago, Gipuzkoa kaleko tarte horretan dauden tamaina handiko gaztainondoen sustraien eraginagatik. Eremuaren irisgarritasuna hobetzeko, adokinaren ordez, baldosa hidraulikoak jarriko dira eta malda eta espaloiaren lautasuna hobetuko dira. Aldez aurretik, barkamena eskatzen dizuegu datozen asteetan obra horien ondorioz kaltetutako auzotarrei, merkatariei eta ikastetxeei, sor daitezkeen eragozpenengatik".
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010