Asset Publisher
Back Gaztelekuan berrikuntza lanak
ZARAUZKO UDALAK BERRIKUNTZA LANAK BURUTU DITU GAZTELEKUAN


2021/12/16
Zarauzko Udalak hainbat berrikuntza lan burutu ditu azken hilabeteetan Zarauzko Gaztelekuan. Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak azaldu duenez, “isolamendu arazoak ekidin eta espazioak berritu eta txukuntzea da lan hauen helburua. Hala, bertako erabiltzaile eta langileen erosotasuna eta ongizatea hobetzeko, guztira, ia 21.000 euroko inbertsioak burutu ditugu”.
Alde batetik, abuztuan, udako oporrak aprobetxatuta, Gazte informazio bulegoko, Gaztelekuko bilera gelako eta Hezitzaileen bulegoko lurra aldatu zen. Lan hauek Aitor Linazasorok burutu zituen 7.091,51 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). Ondoren, JPM PROYECTOS S.COOP enpresak, espazio hauetako paretak eta hiru pisuetako eskailerak margotu zituen. Lan hauek 4.192,65 euroko (BEZ barne) kostua izan dute. Azkenik, Jose Angel Isasa-k Gaztelekuko sabaiko plakak eta hirugarren solairuko atondoko sabaiko plakak aldatu zituen eta bilera gelan pladurreko pareta jarri zuen, kantxako leihoak estaliz, 2.326,54 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.
Bestalde, azken hilabeteetan, azaroan eta abenduan, hirugarren solairuko ikuskizun aretoan pladurreko pareta berria jarri da, pareta honetan zokalo txuriak jarri dira, eta bi egongela margotu dira. Lan hauek, hurrenez hurren, ondoko enpresek burutu dituzte: Jose Angel Isasak (2.361,07 euro BEZ barne), Aitor Linazasorok (169,01 euro BEZ barne) eta JPM PROYECTOS S.COOP-ek (3.730,67 euro BEZ barne).
Azkenik, Gaztelekuko barne seinaleak ere berritu dira, piktogramak txertatuz. Lan hauek ZASE BERRIA S.L. enpresak burutu ditu, 914,76 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010