Asset Publisher

Back Gazteen egoera inkesta

Twitter

HERRIKO GAZTEEN EGOERAREN DIAGNOSTIKOA EGITEKO GALDETEGIA ZABALDU DU UDALAK

2024/05/02

Zarauzko Udala udalerriko gazteen egoeraren inguruko diagnostikoa egiten ari da. Herriko 18 eta 35 urte arteko gazteen errealitatea ezagutzea da asmoa, ikasketa eta lan egoeraren ikuspuntutik eta baita etxebizitza egoera eta beharrei dagokionez ere.

Udalak inkesta betetzeko eskaera egiten die 18 eta 35 urte arteko herritar guztiei. Asko eskertuko da herriko gazteen laguntza ikerketa hau aurrera eramateko.

Inkestak maiatzaren 2tik 17ra bitartean jasoko dira. Galdetegiaren iraupena 10 minutukoa izango da gutxi gorabehera, eta bermatzen da erabat anonimoa izango dela. Aztiker Soziologia Ikergunea arduratuko da datuak jaso eta tratatzeaz.

Inkesta erantzuteko, mesedez sartu ondorengo loturan:

https://labur.eus/u7f4y​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010