Asset Publisher
Back Gazte Ekintzaileen Azoka II Balorazioa
ARRAKASTATSUA IZAN ZEN ZARAUZKO GAZTE EKINTZAILEEN AZOKAREN BIGARREN EDIZIOA


2025/04/30
Larunbat honetan Zarauzko Udalak antolaturiko Gazte Ekintzaileen Azokaren bigarren edizioa ospatu zen Santa Klara komentuan. Bertan, Zarauzko zein inguruetako udalerrietako 12 gaztek (10 zarauztar, zumaiar bat eta donostiar bat) euren ekintzailetza proiektuak erakusteko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrei.
Makillajea, bitxigintza, moda zein bestelako disziplinetako proiektuak izan ziren ikusgai jardunaldi guztian zehar eta, honez gain, produktu hauek ikusarazteko moda desfilea eta irratsaio bat ere gauzatu ziren. Jardunaldia amaitzeko, Imanol Urbieta Musika Eskolako talde baten kontzertua izan zen.
“Gazte Ekintzaile Azokaren bigarren edizio hau urtean zehar egindako lan askoren fruitua da. Zarauzko Udala, Gazteria departamentuaren bitartez, beti izango da bidelagun gazteek euren lana ikusarazteko ekimenak sustatzen”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV), Gazteria zinegotziak. “Eskerrak eman nahi dizkiet partehartzaile guztiei, egindako lan guztiagatik, eta jardunaldian zehar laguntzen ibili ziren boluntario guztiei (modelo, musika talde, ekintzaileen familia eta lagunak…), euren laguntzarik gabe ez baitzen posible izango ekimen hau gauzatzea”.
“Bigarren edizio hau arrakastatsua izan da, eta jada hurrengo edizioari begira ari gara. Azoka honen helburua gero eta gazte gehiago euren lana erakustera animatzea da eta ekimen hau urteetan zehar gure herrian indartzea, bistakoa baita gure herrian ekintzailetzarako harrobia badagoela”.
Eskerrak Gazte Ekintzaileen Azoka antolatzen lagundu duten ekintzaileei:
- ECLATER eta FLOWBYER – Eneritz Rojas
- NUDO – Sara Isasti
- DANNAGATIK – Alegna Ferrer
- AIALOCK – Olaia Eizaguirre
- EIDIKO – Uxue Mateo
- MAWY BITXIAK – Ane Domínguez eta Laura Olabarria
- HAÏRA – Irati Elizalde
- DARRK STUDIO – Markel Velez
- BE KREW – Kristina Isasti
- UXUE ARGIÑANO
- MARMARRIAN – Ian Ruiz
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
