Asset Publisher

Back Gaueko Taxi Bus zerbitzua uda 2023

Twitter

ASTEBURU HONETAN JARRIKO DA MARTXAN GAUEKO TAXI BUS ZERBITZUA

2023/06/23

Bihartik hasita, eta udara guztian zehar, Zarauzko Udalak Gaueko Taxi Bus zerbitzua eskainiko du gauez beren etxebizitzetara itzultzeko behar duten zarauztarrentzat.

Emakumeek edukiko dute lehentasuna, baina zerbitzuaren erabilera herri osoari zabaltzen da.

2018an eskaini zen lehenengo aldiz Gaueko Taxi Bus hau eta, ordutik, oso harrera ona izan du.  Honela, uda honetan ere gauez dabiltzan pertsonen segurtasuna bermatzeko eta etxera itzulera errazteko, zerbitzu honi jarraipena ematea erabaki du Udalak.

Zarauzko 10 taxi gidarik eskainiko dute zerbitzua eta 2 euroko prezioa izango du (3,5 euro baldin eta Talaimendiko goiko aldera bada). Tiketak Udaltzaingoaren egoitzan (Gipuzkoa kalea, 32) eskuratu beharko dira eta geltokia eraikinaren parean kokatuko da.

Asteburu honetan izango du hasiera zerbitzuak eta datorren irailaren 17a bitartean mantenduko da, asteburu eta jaiegunetan, 1:00etatik 5:00etara.

Hau da uda honetako gaueko taxi bus zerbitzuaren egutegia:

Ekaina: 24, 25 eta 26.
Uztaila: 1, 2, 8, 9, 15, 16, 22, 23, 24, 25, 29, 30 eta 31.
Abuztua: 5, 6, 7, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 26 eta 27.
Iraila: 2, 3, 9, 10, 16 eta 17.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010