Asset Publisher
Back

garbiketa zerbitzua indartu da

Twitter

ZARAUZKO UDALAK GARBIKETA ZERBITZUA INDARTUKO DU

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/02

Zarauzko Udalak, urtero bezala, garbiketa zerbitzuak indartuko ditu ekainaren 1etik irailaren 30a bitartean. 
Iban Sanmartin (EAJ-PNV) Herrilan zinegotziaren esanetan: “COVID-19aren ondorioz, garbiketak gehiago indartuko ditugu aurten. Egungo egoeran, herriaren bazterrak ondo deseinfektatzea oso garrantzitsua dela argi daukagu”.


Alde batetik herriko edukiontzi guztiak desinfektatu egingo dira ura eta xaboiarekin, astean bitan.
Kale garbiketari dagokionez, berrikuntza bezala, eta Osasun sailaren gomendioa jarraituz, malekoian dauden hiri altzariak desinfektatu egingo dira, besteak beste, banku eta zaborrontziak. San Martinen esanetan: “Zaborrontzi guztiak hustu, zabor bilketa egin eta desinfektatu egingo dira, kutsadurak sahiestu daitezen”. Bestalde, Zarauzko errepideak eta bide bazterrak desinfektatzeko, kamioi cisterna eta baldeadora erabiliko dira egunero.


Gipuzkoako Foru Aldundiak ere, irailaren 30arte bitarte, hondartzako garbiketa martxan jarri du.
“Herria inoiz baino garbiagoa eta desinfektatuagoa egotea nahi dugu, pandemia ez da oraindik bukatu eta hartu daitezkeen neurri guztiak hartuko ditugu koronabirusaren aurka egiteko” burutu du Sanmartinek.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010