Asset Publisher
Back Garbiketa indartu Aste Santuan
KALE GARBIKETA ZERBITZUA INDARTUKO DU UDALAK ASTE SANTUAN


2022/04/12
Zarauzko Udalak kale garbiketa zerbitzua indartuko du Aste Santuari begira. Iban San Martin (EAJ-PNV) Zerbitzu zinegotziak azaldu duenez, “udaldian garbiketa zerbitzua indartzen dugu baina, Aste Santuan ere beharrezkoa dela uste dugu. Hala, garbiketa berezi hau goiz eta arratsaldez emango da, itsas pasealekuan eta alde zaharrean, eta ohikoa zerbitzuarekin alderatuta, langile kopurua biderkatu egingo da”.
Langile kopurua zabaltzeaz gain, erabiliko diren makinen kopurua ere areagotu egingo da, besteak beste, lau erratz makina, kamioi zisterna eta baldeatzeko makina txikia erabiliko baitira garbiketa indartzeko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010