Asset Publisher

Back Gabonetako argiteriaren piztuera 2023

Twitter

URQUIA FAMILIAK PIZTUKO DU AURTENGO GABONETAKO ARGITERIA

2023/11/28

Ostiral honetan egingo da Zarauzko Gabonetako argiteriaren piztuera ekitaldia, 18:00etan, Musika Plazan. Ekitaldi hau Udalak eta MURKIL Zarauzko Dendarien Elkarteak antolatu dute, eta, ohitura den bezala, gonbidatutako pertsona edo elkarte bat izango da gure herriko Gabonetako argiak piztuko dituena. Aurtengo Gabonetako argiak pizteko arduradunak Urquia familiako kideak izango dira.

“Udalak, Urquia paperdendan 90 urtetik gorako historian zehar familia honetako belaunaldi desberdinek egin duten lanaren aitortza eta eskertza egin nahi dio ekitaldi honekin” adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak. “Argiek gure kaleak Gabon giroaz murgiltzen dituzte eta herritarrek bertako merkataritzan erostea sustatzeko bide bat ere badira”.

Schola Cantorum abesbatza zarauztarra arduratuko da ekitaldiari nota musikala jartzeaz, Gabonetako hainbat abestirekin. Hotz Zarautz elkarteak txokolate solidarioa eskainiko die ostiral arratsaldean Musika Plazara hurbiltzen direnei.

Joan den urtean bezala, ILUMINACIONES XIMENEZ enpresa arduratu da argiteriaren instalakuntzaz, 58.203,20 euroko (BEZ barne) kostua izango dute eta MURKIL Zarauzko Dendarien Elkarteak horietatik 15.900 euro ordainduko ditu. Beste behin, argiteriaren %100a kontsumo baxuko LED teknologiako bonbilaz osaturik egongo da, azken urteetan kontsumoa jaitsi eta argiztaturiko guneak gehitzeko Udalak hartutako bideari jarraipena emanez.

Aurten, beste bi puntu gehitu dira Gabonetako argien mapan. Uda honetan Salberdin iparraldeko urbanizazioa ireki ondoren, bertan txertatu diren Bizkaia-Urdaneta eta Bizkaia-Aitza kaleetako biribilgune berriak argiztatuko dira.

Ostiraleko piztuera ekitaldiaren ondoren, Gabonetako argiteria datorren urtarrilaren 6a bitartean egongo da piztuta, egunero, 18:00etatik 22:00etara.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010