Asset Publisher
Back Gabonak dolua
GABON GARAIAN DOLUARI AURRE EGITEN LAGUNTZEKO HITZALDIA IZANGO DA ASTELEHENEAN
2022/12/15
Gabonak gerturatzen ari dira, eta garai hau, familian biltzeko garaia da, urruti bizi diren senideak edo lagunak berriro topatzekoa. Eta hain zuzen ere horregatik, denok, modu batean edo bestean, etxean ditugun aulki hutsak presenteago ditugu.
Zarautz Herri Zaintzaileko kideek, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, 2018tik eskaintzen du "Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu" hitzaldi hau eta, honen helburu nagusia, doluan dauden familientzat Gabonei aurre egiteko iradokizunak eta laguntza eskaintzea da. Horretarako, aurten, Lori Thompson Matia fundazioko psikologoak eskainiko du hitzaldia.
Hitzordua abenduaren 19an, astelehenean, izango da Antoniano aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Hitzaldi honetara gonbidatu nahi ditugu egun hauetan bereziki hunkiturik dauden familiak eta gai honekiko interesa duten herritarrak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010