Asset Publisher

Back Furgonetentzako triptikoa

Twitter

UDALAK INFORMAZIO-KANPAINA BAT JARRI DU ABIAN, FURGONETAN BIDAIATZEN DUTEN ERABILTZAILEEI ZUZENDUTA

2021/06/11

Zarautz 23.300 biztanleko herria da, eta udan 60.000 inguru izatera irits daitezke, bigarren egoitzako bisitarien, ostatua duten turisten eta egonaldi laburreko turisten artean. Hori dela eta, gure herriaz gozatzen dugun guztiok portaera egokia efukitzea beharrezkoa da, batez ere udako denboraldian.

Duela urte batzuetatik hona, egungo turismoaren paradigmak aldatzearekin batera, bidaiatzeko egokituriko furgonetetan egiten den turismoak hazkunde handia izan du, batez ere oporretan errazago eta merkeago mugitzeko aukera ikusten duten gazteen artean.
Zarautzek, Europa mailan surf egiteko dituen aukerengatik aintzatetsitako helmuga bezala, besteak beste, udaro milaka bisitari jasotzen ditu, mota honetako furgonetetan iristen direnak horietako asko.

Horrelako ibilgailuen joan-etorriaren ondorioz sortzen den ohiko arazoetako bat aparkalekuarena da. Horregatik, bisitariei ibilgailuak aparkatzerakoan bete behar diren jokabide egokien berri emateko, Zarauzko Udalak sentsibilizazio-kanpaina bat jarriko du abian uda honetan, batez ere furgonetan bidaiatzen duten bisitariei zuzenduta.

Auto-karabanen erabiltzaileak Abendañon duela urtebete inguru egokitutako aparkaleku-eremu berrira bideratu ondoren, hiriguneko aparkaleku-gune batzuk berrantolatu dira. Honi esker, trafikoa hobeto bideratuko da eta bizilagunei sortutako eragozpenak murriztuko dira. Aldaketa horiekin, kontrol-lana modu eraginkorragoan egin ahal izango da.

Aste honetatik aurrera, bai TAOko agenteek bai udaltzainek informazio-triptiko bat banatuko dute Zarautzera furgonetetan iristen diren bisitarien artean..

Dokumentu honetan, ongietorria ematen zaie bisitariei, eta oinarrizko hiru arau betetzeko eskatzen zaie Zarautzen egiten duten egonaldian: dagokion lekuan behar bezala aparkatzea, gogoraraztea gure kaleak ez direla kanpin bat, eta, azkenik, Zarautzen gizalegez jarduten duen eta besteak eta haien ingurukoak errespetatzen dituen jendea gustatzen zaigula. Triptikoa lau hizkuntzatan dago, arau horiek ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ere adierazten dira, eta udalerri osoko aparkalekuen eta aparkatzeko guneen plano gehitzen da.

"Beharrezko kanpaina da hau. Nahiz eta erabiltzaile gehienek ibilgailua ondo erabiltzen duten eta gainerakoak errespetatzen dituzten gurera datozenean, komenigarria da elkarbizitzarako oinarrizko betebehar hauek gogoratzea, zoritxarrez, guztiek ez baitituzte ezarritako arau guztiak behar bezala betetzen", adierazi du Iker Basurko Mugikortasun zinegotzi eta kanpainaren sustatzaileak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010