Asset Publisher
Back Fira Calella
CALELLAKO FIRAREN 40. URTEURRENEAN PARTE HARTU DU ZARAUTZEK


2021/09/24
Atzo arratsaldean eman zitzaion hasiera 2021eko Calellako eta Goi Maresme-ko Azokari, 2020ko edizioa COVID19arengatik bertan behera utzi ondoren. Aurten, 40. urteurrena betetzen du artisautza, gastronomia eta kultura barneratzen dituen azoka ospetsu honek eta Zarautz bertan dago irailaren 23tik 26ra bitartean.
2006. urtean Zarautz herri gonbidatu gisa egon zen azoka honetan, eta 40. urteurrena baliatuz, urte guzti hauetan gonbidatuak izan diren herriak berriz ere batu nahi izan dituzte antolatzaileek aurtengo edizioan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Zarautzen stand bat izango da azoka honetan eta bertan herriko informazio turistikoa eta gure gastronomiaren produktu nagusiak aurkitu ahal izango dira.
“Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat garrantzitsua da tamaina txikiagoko azoketan ere parte hartzea, eta bereziki Calellako azoka honetan, Katalunia Gipuzkoako merkatu nagusienetako bat baita” adierazi du Iker Goiria Foru Aldundiko Turismo zuzendariak. “Promozio ekintza honetan Zarautzekin batera izan gara mota honetako ekimenak babestu nahi ditugulako, eta bereziki Zarautzi, lurraldeko baliabideetako top10-etako bat baita”.
Azoka honek oihartzun handia du mota honetako ekitaldien artean eta jende ugari pasako da egun hauetan Zarautzen standetik, bereziki Kataluniako biztanleak. Zarautzek azoka honetan daukan postuak ikusmin handia sortu du azokan eta bertatik pasa ziren Pere Aragonès Kataluniako Gobernuko presidentea eta Montserrat Candini Calellako alkatea.
“Atsegin handiz erantzun dugu Calellatik jasotako gonbidapena. Katalunia, eta bereziki Bartzelona, lehen mailako turismo merkatua da Zarautzentzat. Izan ere, bisitari kataluniarrak gustuko dute Zarautz eta asko itzuli egiten dira” adierazi du Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010