Asset Publisher
Back

familia turismoa sustatzeko ekimenak

Twitter

FAMILIA TURISMOA SUSTATZEKO HAINBAT EKIMEN JARRIKO DIRA MARTXAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/15

Azken urteetan, Zarauzko Udala Zarautz familia turismoan erreferente bihurtzeko lanean ari da. Horretarako, neguan zehar eskaintza zabaltzeko euskarri berriak landu dituzte Zarauzko Turismo Bulegoko langileek.

Zentzu honetan, Aste Santuan euskarri berri hauek aurkezteko asmoa zuen Udalak, baina COVID-19ak sortutako pandemiaren ondorioz, atzeratu egin behar izan dute aurkezpena. Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziaren esanetan: “Zarauzko hondartza, gure altxorretako bat da, baina herrian beste hamaika aukera edo plan egin daitezkeela azpimarratu nahi dugu. Gure ingurune bikaina balorean jartzeko ordua iritsi da”. 2-3 hilabete etxean egon ondoren, haurrak plan ezberdinak egiteko irrikatan daudela nabarmendu du Larrañagak. “Aurkeztuko ditugun planak, bertakoentzat zein bisitarientzat zuzenduta daude”, adierazi du zinegotziak.

Lehendabiziko eskaintza, 3 herri ibilbide berezi dira: Zuhaitzen ibilbidea, Eskulturen ibilbidea eta Itsas-ondarearen ibilbidea. 

“Zuhaitzen ibilbidea”, natura ondarea gustuko dutenei zuzenduta dago. Bertako zein Zarautzera ekarritako hainbat espezie ikusi eta espezie bakoitzaren jatorria edo esanahia zein den jakiteko aukera ematen du.“Eskulturen ibilbideak”, herriko eskultura garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen du, herrian egindako nazioarteko lehiaketetakoak zein erositakoak. Turismo zinegotziaren esanetan “eskulturarekiko zaletasuna handitu eta sendotu egin da Zarautzen azken urteetan. Zarautz erreferentziazko puntu bilakatu da eskulturarekiko grina eta zaletasuna dituzten artistentzat”.
Hirugarren ibilbidean, “Itsas ondarearen ibilbidea”, Zarautz itsasora begira sorturiko herria izanik, harekin lotura duten elementu mordoa aurki ditzakegu; baleazaleen talaia eta ermitak, moila eta portu zaharra eta baita mineral karga-lekua ere. Eta zortea izanez gero, hondoraturiko Gustav itsasontziaren aztarnak ere ikusi ahal izango dituzte ibilbidea egitera animatzen direnek.

Foiletoak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez prestatu dira, eta Zarauzko Turismo bulegoan egongo dira eskuragarri. Ibilbide hauen inguruko informazioa www.turismozarautz.eus-en ere eskuragarri dago.

“Familian egiteko oso plan erakargarriak direla uste dugu. Lan handia egin dugu azken hilabeteetan eta aurkezteko irrikatan geuden. Xabier Alberdi historialariari, Patxi Elola eta Patxi Coira landaretan adituei eskerrak eman nahi dizkiegu. Plan hauek burutzeko eman diguten laguntza funtsezkoa izan da” amaitu du Larrañagak.

MARCOTOPO HAURREN GIDA
Zarauzko Udalak haurrei zuzendutako beste egitasmo bat ere jarri du martxan:  pista jolas bat, herriko txoko bereziak ezagutzera emateko. Mapa bat eta mugikorra erabiliz, herriko leku ezagun batzuetatik pasa beharko dute haurrek eta hainbat galderari erantzun beharko diete. Galdera guztiei zuzen erantzun ondoren diploma bat jaso eta Turismo Bulegoan oparitxo bat emango zaie.

 


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010