Asset Publisher
Back Familia Giroan 2023
ZARAUTZ FAMILIA GIROAN OSPATUKO DA DATORREN ASTEBURUAN


2023/04/21
Joan den urtean hasitako ekimenari jarraipena emanez, aurten ere familia giroan Zarautzez gozatzeko aukera izango dugu apirileko azken asteburuan. Turismo departamentuak Zurekin Ostalarien Elkartearekin elkarlanean egitarau oparoa antolatu du Zarautz Familia Giroan 2023 ekitaldirako.
Asteburu guztian zehar, familian gozatzeko hainbat ekitaldi izango dira herrian, hala nola, mahai jokoak, erraldoi eta buruhandien kalejira, magia ikuskizunak, puzgarriak, DJ emanaldia...
Asteburu guztian zehar, Zurekin Ostalaritza Elkartea osatzen duten jatetxe hauetan haurrentzako plater bereziak eskainiko dira: Itxas-Lur, Karlos Arguiñano eta Santa Barbara.
Familia Giroan eguna 2022an martxan jarri zen ekimena da, urte guztian zehar Zarauzko Turismo departamentuak, herriko hainbat eragilerekin batera, Familia Turismoa erakartzeko egindako lanketaren adierazgarri da. Bigarren edizio honetan, ekimena sendotzeaz gain, bi egunetako egitarau oparoa antolatu da.
2018an onartutako Turismo Plan Estrategikoan, Zarauzko turismoa dinamizatzen lagunduko duten turismoaren gestio-estrategiak finkatu ziren. Ildo estrategiko nagusi bezala, Zarautz familia-helmuga gisa kokatzea nabarmentzen zen. Hori dela eta, Udaletik ahaleginak egin dira arlo honetan onarpen soziala lortzeko, bai familia-turismoaren sektorean, baita horrelako eskaintzaren bila dabilen bezeroaren aldetik ere. Turismo jasangarri baten apustua egin nahi du Turismo Departamentuak eta horretarako, lan-lerro nagusien artean familia-turismoan zentratzen da, bai produktu aldetik, baita komunikazio eta sustapen aldetik ere
Zozketa Instagram bidez
Familia Giroan ekimenaren baitan Zarauzko Turismo Bulegoak zozketa bat jarriko du martxan bere Instagram kontuan apirilaren 24tik maiatzaren 7ra. Zozketatuko diren sarien artean Zarautzen egonaldiak eta surf ikastaroak daude.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010