Asset Publisher

Back Famili Gunea

Twitter

HAURREN ETA FAMILIEN ARTEAN BIZIPEN ETA ESPERIENTZIAK ELKARBANATZEKO GUNEA SUSTATU DU UDALAK

2024/01/16

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuek otsaila martxoa bitartean 2022-2023 urteetan jaiotako haurrentzat eta haien familientzako Famili Gunea espazioa eskainiko dute.

Famili Gunea bizipen eta esperientzia desberdinak partekatzeko gunea izango da. Haurrek gune honetan material eta espazio ziur batean esperimentatzeko eta manipulatzeko aukera izango dute. Guzti hau, jolasaren bitartez ahalbideratuko da. Gurasoek bestalde, taldeko beste gurasoekin gai ezberdinen inguruan hitz egiteko, bizipenak partekatzeko eta beraien seme-alaben heziketaren inguruan jarduteko aukera izango dute.

Saio hauen helburu nagusiak honakoak dira:

  • Profesionalen laguntzarekin, familiei eta haurrei espazio atsegin eta lasaia eskaintzea, bizipen eta esperientziak partekatzeko.  
  • Familiari, haurraren heziketan, babesa eta laguntza eskaintzea. Gurasotasunean ahalduntzea.
  • Haur eta familia guztiei, beraien egoera sozio-ekonomikoa dena delakoa izan da ere, baliabide egoki eta sostengu profesionala edukitzeko aukera ematea.
  • Familia desberdinen arteko saretzeak, elkarren artean, epairik gabe, bizipenak partekatzeko, komunikatzeko gune bat eskaintzea. Horrez gain, kultura eta ohitura ezberdinengandik elkar aberasteko aukera izatea.
  • Bakardade egoeran egon daitezkeen familien kasuetan babesa eskaintzea.

Saioak “Babestu Zarauzko Famili Gunea” elkarteko profesionalen bidelaguntzarekin eskainiko dira. Ekimen honen inguruko informazio zabalagoa jaso nahi dutenentzat saio ireki bat izango da datorren urtarrilaren 23an, 17:00etan, Zarauzko Haurreskolan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010