Asset Publisher
Back Euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak
Euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak
Kontaktua
NON ESKATZEN DA?
- Aurrez aurre:
HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua)
20800 ZARAUTZ
Ordutegia:
Goizez: Astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00
Arratsaldez: Osteguna 17:00 - 19:00
HAZ- Herritarren Arreta Zerbitzua uztailaren 1etik irailaren 10era ostegun arratsaldeetan itxita egongo da
Informazio gehiago Euskara Departamentuan:
Telefonoa: 943 00 51 16
Posta elektronikoa
Informazioa
Zarauzko Udalak euskararen erabilera sustatzera bideratuta dauden jarduerak egiteko, pertsona fisikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei edo elkarteei dirulaguntzak ematen die.
ESKAERA AURKEZTEKO EPEA:
2024ko maiatzaren 16tik ekainaren 17ra
NORK ESKA DEZAKE?
- Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egin nahi dituzten pertsona fisiko nahiz irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteek eskatu ahal izango dituzte.
- Irakaskuntza-zentroak deialdi honetatik kanpo geratuko dira.
- Pertsonen eskubideen aurkakoak edo iraingarriak diren edukiak dituzten jarduerak edo programak ez dira onartuko.
ZENBATEKOA
Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programaren gastu-aurrekontuaren % 75 gaindituko.
Dirulaguntzen emakida gehienez dagokion partidaren aurrekontuko diru-izendapenaren mugaraino egingo da, beraz, ordaindu beharreko kantitatea handiagoa bada aurrekontuan horretarako izendatutako kopurua baino, banaketa proportzionala egingo da eskatzaile guztien artean.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Eskaera eredua behar bezala beteta: eskatzailearen datuak, ekintzaren ezaugarriak, ekintzaren aurrekontua.7.3A eredua.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta dituela ziurtatzen dituzten agiriak (eskatzaileek aukera izango dute adierazpenaren bidez Zarauzko Udalari baimena ematea informazio hau berak eska dezan). 7.3B eredua
- Erantzukizuneko adierazpena sexuaren, ideologiaren, jatorriaren nazionalitatearen edo sexu-joeraren ziozko diskriminaziorik ez dela egiten. 7.3B eredua
- Hizkuntza ofizialen aurreikusitako erabilera. 7.3D eredua
- Beste dirulaguntza eskabideen aitorpena. 7.3F eredua
- Dirulaguntza justifikatzeko garaian:
- Hizkuntza ofizialen benetako erabilera. 7.3E eredua
- Justifikazio zerrenda. 7.3F eredua.
DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010