Asset Publisher

Back Euskararen Eguna 2024 aurkezpena

Twitter

DENA PREST EUSKARAREN EGUNERAKO!

2024/11/29

Euskararen eguna iristear da eta Zarauzko Udalak egun honen baitan antolatu duen egitaraua aurkeztu du. Ekimen hautako batzuk herrira zabalik egongo dira eta beste batzuk, aldiz, Zarauzko ikastetxeetan gauzatuko dira ikasleekin.

Urtero antolatzen den Pegatina eta Bideo Lehiaketaz gain, ikasle zarauztarren hainbat jardueratan parte hartuko dute, hala nola, Durangoko azokara irteera, Goazen Antzerkira: “Bi izar jaio dira” emanaldia, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen “Euskal musikagintzaren historia”, Apaxi ipuin kontalaria eta Bizkarsoro filmaren ikustaldia.

Herrira begirako 3 jarduera antolatu dira Euskara departamentutik.

Lehena, gaur, azaroak 29, Modelo Aretoan Bertso klown saioa izango da, 20:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Klown lanetan Beatriz Egizabal izango da eta bertsotan arituko direnak Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’ eta Libe Goenaga.

Abenduaren 1ean, igandean, Eingo erromeria taldearen emanaldia izango da Musika Plazan, 18:00etatik 20:00etara. Eguraldi txarra egingo balu, ikuskizuna Gaztelekura aldatuko litzake.

Azkenik, egitarauari amaiera emateko, abenduaren 26an literatura emanaldi musikatua izango da Modelo Aretoan Kirmen Uriberen eskutik.

“Azken hamarkadetan euskara mantentzeko eta zabaltzeko gai izan bagara, aurrerantzean ere horretan jarraitzeko bizi-indarra izango dugu. Olatu berria sortzeko unea orain da, eta olatu horren eragile izango da Zarauzko Udalak. Erantzukizuna eta konpromisoa hartzen dugu olatu berria sortzeko, eta zarauztarrei dei egiten diegu erronka honetan bidelagun izateko”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Euskara zinegotziak.

Pegatina eta bideo lehiaketa

Esan bezala, beste urte batez, Euskararen Egunaren baitan antolatzen den Pegatina eta Bideo Lehiaketaren beste edizio bat izan dugu. Sari banaketa gaur gauzatu da, Euskararen Eguneko egitarauaren aurkezpenaren baitan, eta honakoak izan dira garaile eta sarituak:

-    Euskararen Eguneko bideo lehiaketa:
o    Lehen saria: Noa Cedrón, Nora Aranguren, Lukas Prieto.
Saria:  200 euroko txartela Murkileko dendetan gastatzeko.
o    Bigarren saria: Araitz Agote, June Mendizabal, June Díaz, Imanol Izeta.
Saria: 150 euroko txartela Murkileko dendetan gastatzeko.
o    Hirugarren saria: Klara Larrañaga, Samia Astiazaran, Amane Grijalba, Inge Olaizola, Maren Etxaniz, Libe Aristi.
Saria: 100 euroko txartela Murkileko dendetan gastatzeko.

-    Euskararen Eguneko pegatina lehiaketa:
o    Lehen saria: Elene Murua.
Saria: 100 euroko txartela Murkileko dendetan gastatzeko.
o    Bigarren saria: Lier Esteban.
Saria: 75 euroko txartela Murkileko dendetan gastatzeko.
o    Hirugarren saria: Maria Muñoz.
Saria: 50 euroko txartela Murkileko dendetan gastatzeko.

 


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010