Asset Publisher
Back

Euskararen Eguna 2021

Twitter

EUSKARAREN EGUNEKO PEGATINA ETA BIDEO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

2021/11/29

Aurten ere Zarauzko Udalak, herriko ikastetxeekin lankidetzan, Euskararen Egunaren baitan bideo eta pegatina lehiaketa antolatu du.

Pegatina lehiaketan, DBH 1 eta 2ko  ikasleek parte hartu dute eta bideo lehiaketan, aldiz, DBH 3 eta 4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek.

Pegatinaren atalean, Antoniano Ikastetxeko Lukas Prieto izan da lan garailearen egilea. Irabazleak aukeratu duen leloaren indarra azpimarratu dute epaimahaikideek. Azken urteetan askotan erabili izan da bidegurutzearen irudia euskararen gaur egungo egoera islatzeko, eta Lukasek bere leloan aldarrikatzen duen bezala, euskara indartu, biziberritu eta aktibatzeko beharra. Hain zuzen ere, pegatina lehiaketako lan irabazlearekin osatu da aurten Euskararen Eguneko kartela. Bigarren eta hirugarren sariak Irene de la Maza eta Naroa Manterolarentzat izan dira, hurrenez hurren.

Bideoen atalean, aldiz, ‘Opari bat euskarari” izan dute gaitzat, eta lan irabazleak aukeratzerakoan honakoak hartu ditu kontuan epaimahaiak: gaiari lotu izana, ikasleen sormena eta egindako lana (ideia, gidoia, grabazioa… lantzerakoan), eta, bideoaren originaltasuna eta kalitate teknikoa. Bideo irabazleak oso ondo irudikatu du euskaldunok euskarari egin diezaiokegun oparirik onena egunerokoan erabiltzea eta euskarazko produktuak kontsumitzea dela, eta honela, euskarazko mundu atsegin bat topatuko dugula. Kasu honetan, talde irabazlea, Lizardi Institutuko Ahmed Aisa, Unax Mancisidor, Xanti Ostolaza eta Beñat Urangak osaturikoa izan da.

Bigarren saria, Antoniano Ikastetxeko Nagore Elorza, Erik Riveiro, Elaia García eta Gorka Sagastirentzat izan da, eta hirugarren saria, Salbatore Mitxelena Ikastolako Naiara Martinez, Ainhoa Urresti, Leire Sanchez, Nora Makazaga, Luma Ormaetxea eta Ekhi Berrarentzat.
Irabazleek erosketa-txartel bana jaso dute euskarazko kultur produktuak erosteko: pegatinen atalean, 100 €, 75 € eta 50 euroko erosketa-txartelak, hurrenez hurren, eta bideoen atalean, 200 €, 150 € eta 100 € euroko erosketa-txartelak.

Euskararen Eguneko egitaraua

Aste honetan eman zaio Zarauzko Udalak Euskararen Egunaren baitan antolaturiko egitarau oparoari. Aurten ere, herriko ikastetxeetako haur eta nerabeei zuzendutako ekitaldietan zentratuko da, hala nola, ‘Beldartxo Jatuna’ antzezlana (Didau Antzerki Faktoria), Apaxi Ipuin Kontalaria, ‘Baga, Biga, Higa: Euskal Musikagintzaren Historia’ (Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez) edota ‘Futbolistok’ Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa. Bestalde, Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, ‘Andrezaharraren Manifestua’ antzezlanaren emanaldia eskainiko da Modelo Aretoan (sarrerak 6€an txarteldegian eta Kutxabanken sarrera plataforman).

PEGATINA TXAPELKETA - IRABAZLEAK

Lehenengo saria

 

Bigarren eta hirugarren sariak:

 

BIDEO LEHIAKETA - IRABAZLEAK

Lehenengo saria:

Bigarren saria:

Hirugarren saria:


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010