Asset Publisher

Back Euskara indartzeko saioak

Euskara indartzeko saioak

Informazioa

Euskararekin zailtasunak dituzten 6-16 urte bitarteko haurrei eta nerabeei euskara indartzeko saioak eskaintzen dizkie Zarauzko Udalak eskola orduz kanpo. LHko ikasleek ikastetxean bertan jasotzen dituzte saio horiek eta DBHko ikasleek udal euskaltegiko geletan.

Ikasle talde bakoitzak ordubeteko bi saio jasotzen ditu astero, eta saio horiek ahalik eta ludikoena izaten saiatzen gara, duten euskara maila hobetzeaz gain, euskararekiko duten jarrera hobetuz. Horretaz gain, ikasle horiek herriko jardueretara eta zerbitzuetara bideratzen ere saiatzen gara, talde naturaletan integra daitezen.

Guztira 40-45 ikaslek parte hartzen dute urtero.

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010